Gaztañoko igogailua "atzerapenarekin" heldu delako kexu da PSE-EE
Astelehenean jarri zuten martxan, ofizialki, udalerriko hamaseigarren hiri igogailua.
Astelehenean jarri zuen martxan udalak gaztañoko igogailua, Errenteria-Oreretako hamaseigarren hiri igogailua. “Atzerapen” handiz heldu dela azpiegitura hori salatu du orain PSE-EEk eta gobernu taldeari “erabakimena” egotzi dio: “Onartezina da hain beharrezkoa den azpiegitura batek urteetako atzerapena izatea erabaki politiko okerrak hartu izangatik”.
Hala ere, “pozik” azaldu da, batez ere adineko bizilagunek edota irisgarritasun arazoak dituztenek, “irisgarritasunean egindako hobekuntza handi honen onurak jasoko dituztelako”.
Gaztañoko igogailua 2011. urtean sozialistek egin zuten Irisgarritasun Planean aurreikusia zegoela nabarmendu du alderdi sozialistak komunikabideetara helarazitako prentsa oharrean, “EH Bildu udalera heldu zenean baina, proiektua aldatu eta biblioteka zenaren atzeko aldetik proposatu zuen igogailua eraikitzea; horregatik atzeratu da hainbeste. Azkenean EH Bilduk sozialiston proposamena berrartu du, duela gutxi Pontika eta Igantzi arteko igogailuarekin egin duen bezala”.
Herritarren beharretatik aldenduta bizitzea ere leporatu dio Koalizio Subiranistari PSE-EE-k.
Gaztañoko bizolagunak igogailu berria erabiltzera deitu ditu, bukatzeko PSE-EEk, “euren bizi kalitatea hobetzeko”.