Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Konpromisoari eta inplikazioari herri aitortza

DYA elkartea izango da aurtengo madalenetako omendua, eta haiek piztuko dute jaiei hasiera emango dien txupina.

DYAko boluntario Imanol Gomez eta Beñat Vizcaino.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/19

DYA elkartea izango da aurtengo madalenetako omendua, eta haiek piztuko dute jaiei hasiera emango dien txupina. Lehenengoz herritar batzorde batek hartu du erabakia, gainera. Pozik hartu dute berria Errenteria-Oreretako DYAko boluntarioek, irrikaz, txupina botatzearena une gogoangarria delako herritarrentzat, eta argi dute ahaztezina izango dela momentua, baita jaso duten aitortza ere. Boluntarioak dira Beñat Vizcaino Alonso eta Imanol Gonzalez Gomez, Fanderia eta Beraun auzokoak hurrenez hurren. Ilusioa aipatu dute biek ala biek: «Ilusi0 handiarekin hartu dugu omenduak izango garen berria, eskertzekoa da DYAri egitea halako omenaldi eta aitortza. Herriak emandako babesa eta urte hauetan egindako lana eskertzea sekulakoa da, eta pertsonalki, errenteriarrak izanda, madalenak oso bereziak dira guretzat. Kristoren txutea eta ilusioa da. Eskertzekoa»

Hamabost urte daramatza Gonzalezek DYAn boluntario lanak egiten, eta bederatzi Vizcainok. «16 urterekin hasi nintzen mendian, eta lehen sorospeneko ikastaro bat eginda animatu nintzen hastera. Urte hauetan asko ikasi dut», dio Vizcainok. Harago jo du, eta haren ustez derrigorrezkoa behar luke denentzat lehen sorospen ikastaroa egitea: «Bat- batean sor daitezkeen egoeretan nola jokatu behar den jakiteak ikaragarri lagundu dezake. Betidanik gustatu izan zait laguntzea». Elkarteak udan antolatzen duen Gaztedi programaren bidez heldu zen DYAra Gonzalez: «15 eta 18 urte arteko gazteek hartzen dute parte, nik egin nuen, eta egiten zen lana interesgarria irudituta boluntario aritzea erabaki nuen. Oso gustura nago». Mekaniko lanetan ari da Gonzalez; karate irakaslea da Vizcaino, eta sorosle dabil Hondarribian. Lanetik kanpoko orduak eskaintzen dizkiote biek, gainontzeko boluntarioek bezala, DYAri. 

Erpin ugariri erantzuten dio DYAk. Gai sozialak lantzen dituzte, eta hala, adineko jendearekin akonpainamenduak egiten dituzte boluntarioek, baita Aspace elkartearekin ere. Osasun arreta ere eskaintzen dute anbulantziekin, erreskateko taldea dute. Prebentzio lanak egiten dituzte mendi lasterketa eta kirol jardueretan, edota kontzertuetan, eta lehen sorospen ikastaroak zein horrekin lotutako mintegiak ere antolatzen ditu irabazi asmorik gabeko laguntza elkarteak: «Gaur egun gizarte zerbitzuak, erreskatea, anbulantziak eta formazioa lantzen ditugu».

Mende erdia lanean

Mende erdi pasa du soinean Gipuzkoan DYAk. 1973an sortu zen, eta hamar ordezkaritza ditu denera herrialdean. Errenteria-Oreretara geroago heldu zen, 1982an, duela 42 urte. Hasierako kokalekua Iztieta pasealekuan izan zuen, eta gaur egun Beraunen du, Norberto Almandoz kaleko 5. zenbakian.

Gaur-gaurkoz hamasei boluntario ari dira udalerriko DYAren ordezkaritzan lanean. Zailena zer den galdetuta, boluntarioak urteak pasa ahala mantentzea dela nabarmendu dute biek, eta horren harira deia egin dute boluntario izan nahi dutenentzat: «Lehen sorospen ikastaroa egin behar da, hor gelditu daitezke, edo aurrerago jarraitu nahi dutenen kasuan, barne ikastaro bat egin behar dute anbulantziako materiala ondo kontrolatzeko. Arloaren arabera, gainera, eskaera eta prestaketa ezberdina da. Mendi erreskatean aritzeko, adibidez, soka, iparrorratza eta GPSaren gaineko prestaketa egiten da. Gizarte zerbitzuetan aritu nahi dutenek, berriz, eskalaren funtzionamendua ikasten dute. Arlo bakoitzak bere formazio propioa du».

Gutxieneko ordu kopuru bat eskatzen diete urtean boluntario izan nahi dutenei: 24 ordu.

Txupina piztea, ohorea

Egiten duten lan boluntario horren alderik gogobetegarriena zein den zalantzarik ez du Vizcainok: «Laguntze hutsak ikaragarri betetzen nau. Jendearen esker ona izugarria da». Gazteei begira jarri da Gonzalez: «Boluntario aritzea  musu-truk lan egitea da, eta jende gaztearentzat oro har pentsaezina da hori». 

Txupinazoari begira zer edo zer berezia prestatu duten galdetuta ezetz esan dute. Hori bai, ilusioa gainezka eramango dute soinean udaletxeko balkoira igotzen direnean. Bi boluntarioek garrantzi berezia eman diote omenduak izatea herri batzordeak aukeratu izanari, «segitzeko indarra ematen du horrek, eta ohore ikaragarria da. Oso eskertuta gaude».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.