Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Luxuzko txistu kontzertua, luxuzko jaien iragarle

Garai berriko hamazazpigarren Madalen Aurreko Txistulari Kontzertua izango da ohi bezala jaien iragarle, eta aurten ere, gonbidatu berezi gorena izango da ahotsa jartzen: Eñaut Elorrieta gernikarra.

Madalen aurreko txistu kontzertuan Fermin Muguruza 2022an.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/07/19

Txistu doinuek zabalduko diete atea beste urtebetez madalenei. Garai berriko hamazazpigarren Madalen Aurreko Txistulari Kontzertua izango da ohi bezala jaien iragarle, eta aurten ere, gonbidatu berezi gorena izango da ahotsa jartzen: Eñaut Elorrieta gernikarra.

Halako gonbidatuen bidez, jende gaztea txistu mundura gerturatzeko saiakera egiten dutela azaldu du Xabier Vesga Udal Txistulari Taldeko zuzendariak. Gainera, urtero, herriko elkarte edota eragile bat omentzen dute. Aurten, auzoetako emakume elkarteak izango dira omenduak, 40. urteurrena ospatzen ari direlako. Ez dira omendu bakarrak izango, Juan Ignacio Iztueta dantza maisuak Gipuzkoako dantza gogaingarriak liburua argitaratu zuela 200 urte bete dira aurten, eta hari ere egingo baitiote aitortza. 
Txistulariek, Eñaut Elorrieta eta omenduko dituzten emakumeekin batera, Ereintza Dantza taldea, Eureka Dance, Zaria korua, eta metal boskotearen laguntza ere izango dute ekitaldian.

Emanaldi formaturako egokiak diren Ken 7 taldearen eta Eñaut Elorrietak bakarka egindako doinuak baliatuko dituzte emanaldirako Vesgak azaldu duenez, «sona duten abestiak dira». Horien moldaketak, Gazteria zinegotzi, Errenteria Musikaleko presidente, eta musikari eta irakaslea den Aitor Zorzanok egin ditu: «Itsasoa gara kantua berak moldatu du. Txistu formatuan, metal boskotea, abesbatzarekin eta Eñaut Elorrietarekin egingo dutena, bertsio berria da».

Bestalde, emanaldi formatu berean Elorrietak Durangon egin duen kontzerturako ondutako moldaketak baliatuko dituztela biharko emanaldirako gaineratu du Zorzanok, eta balioan jarri du txistularien artean dagoen sarea. 40 txistulari izango dira oholtza gainean biharko emanaldi berezian; Errenteria-Oreretakoekin batera Oarsoaldeko beste herrietakoak eta Hondarribikoak.

Madalen Aurreko Txistulari Kontzertuak pisua hartu duen zalantzarik ez du Zorzanok. «Niretzako pregoia jaien parte da. Ziur naiz jende asko-asko gerturatuko dela bihar, are gehiago larunbata izanik». Kontzertua bera garrantzitsua dela dio, baina baita urtean zehar Udal Txistulari Taldeak egiten duen lana ere: «Aitortu egin behar zaie jaien atarian egiten duten kontzertu handia, baina baita astebururo urtean zehar auzoetan egiten dituzten dianak, kontzertu bereziak, edota auzoetako jaietan egiten dituzten emanaldiak ere. Horien guztien fruitua eta ginga da Madalen Aurreko Txistulari Kontzertua».

Bihar, gozatzeko eta jaietan buru-belarri sartzeko gisako kontzertua eskainiko dutela Zumardian esan du Udal Txistulari Taldeko zuzendariak: «Txistua protagonista, Eñaut Elorrietaren ahots bikainaz lagunduta eta herriko eragileek egingo duten ekarpenarekin emanaldi ederra eskainiko dugu. Ereintzarekin elkarlanean koreografia prestatu dute auzoetako emakume elkarteetako kideek. Distira are bereziagoa emango diote horiek emanaldiari».

Zumardiak hartuko du kontzertua, 20:00etan hasita. Hura eroso jarraitzeko 500 lagunentzako aulkiak jarriko dituzte aurten ere. Horietaz gain, jende asko-askok egiten du bat zutik Zumardia lepo betetzeraino: «Aurten, gainera, eguraldi ona iragarria dago momentuz —erantsi du Zorzanok— eta hori garrantzitsua da, azken urteetan euria izan baitugu».

Herrikoia eta modernoa uztartuta

Txistuaren osasun egoeraren gainean galdetuta, nahiko lituzketenak baino ikasle gutxiago dituztela instrumentu hori lantzen aitortu du Vesgak: «Batzuetan moda kontuak izaten dira. Datorren ikasturteari begira jende gaztea erakartzeko plangintza osatzen ari gara, ea txistuaren har hori sartzea lortzen dugun».

Biharko emanaldia horretarako tresna «ezin hobea» dela sinistuta dago Zorzano: «Musika herrikoia eta modernoagoa uztartzen du, aurten Eñaut Elorrieta dator, baina datorren urtean zeinek daki zein artista gonbidatuko dugun. Mezu garrantzitsua transmititzen ari gara: txistuak balio duela edozein erregistroan aritzeko». 

Herritarrak parte hartzera deitu dituzte: «Publiko guztietarako emanaldia da, Xanti eta Maialen izango dira Iztuetaren dantza bat egiten, adinekoak erruz etortzen dira, eta gazteentzako modukoa izango da dugun gonbidatu bereziarekin».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.