Pasaian egin du geldialdia Sea Cloud Spirit gurutzaontziak
136 bidaiari hartzeko gaitasuna du ontziak. Frantziako Pauillac herritik etorri da, eta Bilborantz egingo du eguneko azken orduan.
Sea Cloud Spirit gurutzaontzia Pasaiako portuan ari da eskala egiten; 136 bidaiari hartzeko gaitasuna du itsasontziak.
Frantziako Pauillac herritik iritsi da Pasaiara goizean, eta eguneko azken orduan irtengo da Bilbora.