Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Xanistebanetako udal zerbitzuen berri eman dute

Txosna inguruko komunetan berritasunak izango direla jakinarazi dute, eta gaueko Xorrola ere egongo da auzo guztietaraino.

xanistebanak udal zerbitzuak Garazi Urdanpilleta alkateordea eta Nora Velez del Burgo feminismo zinegotzia, Fermiñene etxearen aurrean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/07/23

Oiartzungo Udalaren helburua xanistebanak “berdintasunean, guztiontzat gozagarriak eta indarkeria matxistarik gabe” ospatzea da. Horretarako, iaz martxan jarritako arreta eta informazio gunea indartuko dutela jakinarazi dute. “Ordutegi zabalagoa izango du aurten, prebentzioa landu eta kasurik egongo balitz biktimei behar duten laguntza guztia emateko”, iragarri du Oiartzungo Udalak.

Gauetan ez ezik, egunez ere eskainiko du informazioa eta laguntza. Udalak zehaztu duenez, ia 24 orduz egongo da zabalik arreta gunea. Tokia ere aldatu dute, eta Fermiñene eraikinean egongo da aurten, plaza erdian, zerbitzuari “zentralitatea” emateko.

Bi zerbitzu emango ditu. Alde batetik, feminismoari buruzko informazio orokorra: LGTBIQ+ eskubideei buruzkoa, sexualitatea, autodefentsa feminista…

Bestetik, herritar guztiei informazioa emango diete, eskuorri eta beste hainbat baliabideren bitartez. “Edozein zalantza dutenei argibideak eman, erasotuak entzun, babestu eta dituzten beharren arabera gomendioak eta orientazioa eskainiko dituzte Fermiñenen”, gaineratu du udalak.

Indarkeria matxistetan eta feminismoan adituak diren emakumezko profesionalek emango dute zerbitzua. “Guztiz konfidentziala” izango dela ziurtatu dute, eta “uneoro” errespetatuko da erasoa jasan duenaren borondatea.

Berritasunak

Ordutegi zabalagoa izango du informazio puntuak. Gauetan 23:00etatik 06:00etara egongo da irekita. Goiz eta arratsaldetan ere ia etengabe egongo da zabalik: abuztuaren 2, 5 eta 6an 8:00etatik 14:30era; eta 18:00etatik 21:00etara. Asteburua izango diren abuztuaren 3a eta 4a 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 21:00etara.

Horrez gain, txosnaguneko komunetan berritasunak izango direla aurreratu dute. Madalensoro inguruan jarriko dituzte, han inguruan ibiltzen den jende andanak erabil dezan.

Ohikoak diren komun eramangarriez gain, sei metroko modulu sanitario berria jarriko dute aurten. Sei banakako komun, hiru gernu-zutabe eta hiru konketa izango ditu. Papera eta xaboiaz izateaz gain, argiztatuta egongo da. Langile batek gainbegiratuko du bertako garbiketa eta erabilera egokia, horrela higienea, segurtasuna eta erosotasuna hobetuz. Arratsalde eta gauetan egongo da zabalik.

Xorrola, 24 orduz

Aurten ere Xorrola zerbitzu berezia eskainiko dute, ibilgailu pribatua gutxiago hartzeko. 270 herritarrek erabili zuten iaz gaueko Xorrola etxera itzultzeko, eta aurten ere aukera hori eman nahi dute. Abuztuaren 3tik 7ra zortzi auzoak lotuko ditu autobusak orduro, 00:00etatik 06:00etara. Biblioteka ondoko autobus geltokitik atera eta herriko plazatik urrutien dauden auzoetara joango da lehendabizi.

  • Ibilbidea
    • Elizalde (irteera): biblioteka ondoko geltokia
    • Gurutze: Bizardia plazako autobus geltokia
    • Ergoien: Tornola kaleko autobus geltokia
    • Altzibar: Zokoloko zubia
    • Karrika: plazako autobus geltokia
    • Iturriotz: Beko soro pareko autobus geltokia
    • Ibarre: gasolindegiko geltokia
    • Elizalde: Pikabeneko geltokia
    • Ugaldetxo: Intxixu pareko autobus geltokia
    • Arragua: Lartzabal etxadiko geltokia
    • Mendin: frontoi gaineko geltokia

Eguneko Xorrolak ere ordutegi zabalgoa izango du xanistebanetan. 07:10ean egingo du lehen itzulia eta 22:40an azkena (Arraguako ordutegia). Taxibus zerbitzua zabalduko da eta egunero egongo da, ohiko ordutegian (larunbat eta igandean ere zerbitzuak astean zehar izaten duen ordutegia izango du).

Gainera, aldaketak izango dira hainbat geltokitan, herriguneko kaleetan trafikoa moztuta egongo delako. Manuel Lekuona etorbideko (anbulatorioa) eta Yon Oñatibiako geltokiak, Rafael Pikabea eta Landetxera (aparkaleku sarrera parera) pasako dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.