Gehiegizko kontsumoa prebenitzeko, 'Botiltzar' programa
Kalean alkohola edaten duten nerabeei eta gazteei zuzendutako prebentzio programa da, eta arriskuak minimizatzea da Botiltzarren helburua.
Gehiegizko kontsumoak prebenitzeko, kalean alkohola edaten duten nerabeei eta gazteei zuzendutako esku hartzea jarriko dute martxan Donibaneko jaietan, uztailaren 30ean.
Botiltzar programa Ai laket elkarteak sortu zuen 2016an Gasteizko jaien inguruan, eta Euskal Autonomia Erkidego osoko hainbat herritan gauzatzen da.
Programa lau eta sei hezitzailek egindako lau orduko esku hartze bat izango da. Hezitzaile horiek gazteak eta nerabeak dauden guneetara hurbilduko dira kontsumoen arriskuei, prebentzio eta auto-zaintza neurriei buruzko informazioa ematea. Prebentzioko materiala ere banatuko dute.
Hauek dira, zehazki, programaren helburuak:
- Prebentzioa. Alkoholaren kontsumoaren arriskuak murriztea gazteen eta nerabeen artean.
- Kontzientziatzea. Alkoholaren gehiegizko kontsumoaren arriskuei eta arrazoiei buruzko hausnarketa sustatzea.
- Bizikidetza. Kalean alkohola kontsumitzearen arriskuak murrizteko gomendioak bultzatzea.
- Alternatiba. Aisialdiko beste aukera batzuk bultzatzea.
- Datu bilketa. Alkohol kontsumoari buruzko informazio kualitatiboa eta kuantitatiboa biltzea.