Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Udalekuek aurreikuspenak gainditu dituztela dio udalak

Aurtengo udalekuetan 362 haurrek hartu dute parte, eta jardueraren amaiera aldean dauden honetan, balorazio positiboa egin du udalak.

Leire Perlines Apalategi
Pasaia
2024/07/24

362 haur bildu dira uda honetan Pasaiako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak antolatutako udalekuetan, eta lau barrutietan ari dira hilabete osoan zehar hainbat jarduera egiten. Julen Rodriguez Aboy Gazteria zinegotziak azpimarratu du aurreikuspen guztiak gainditu dituztela, eta zerbitzuen balorazio oso positiboa egiten dutela.

Aurtengo honetan emozioak jarri dituzte erdigunean, eta ‘ni’ eta ‘gu’ kontzeptuen arteko elkarreragina ari dira lantzen besteak beste. Txikienek bidaiatzen dabilen inurri familia baten berri izaten dute astero, eta horiek bidean bizitzen dituzten gertakariak kontatzen dizkiete gaztetxoei. Jarduera horren bidez norbanakoaren ikuspuntua eta komunitate baten barruan bidaiatzeak zer dakarren ikasten ari dira. Bide batez, aipatzekoa da inurriak aukeratu dituztela “animalia txikiak direlako, baina baita langileak, kooperatiboak eta sozialak ere”.

Bada, ertainak eta handiak ere ari dira egokitu zaien gaiarekin lanean. Izan ere, argitaletxe batek hiri futurista bat irudikatu nahi du argitalpen baterako, eta, horretarako ideiak hatu nahian, herriko haurrei estralurtar propio bat diseinatzeko erronka luzatu zaie. Jarduera honen bidez haurrek irudimena, aniztasuna, gorputza, jarrera eta pentsaera lantzen dituzte.

Ertainek ipuinak dituzte oinarri, eta astean zehar kontatzen zaizkien ipuinei buruzko dinamikak egiten dituzte, harik eta azken egunean euren ipuina sortzen duten arte. Ekintza horiez gain, irteera eta txangoak ere ari dira egiten.

Bestalde, udalekuetako antolatzaileek azaldu dute aurtengoan ere hiru haur saharar ari direla udalekuetan parte hatzen, eta esperientzia polita ari dela izaten nabarmendu dute. Honela dio Rodriguezek: “Haur guztiak izugarri gozatzen ari dira aurtengo udalekuetan. Azken txanpan gaude, uztailaren 30ean amaituko baitira. Aurten eskaintza handitzeko egin dugun aparteko inbertsioaren ondoren, datorren urtekoa hobetzeko lanean ari gara dagoeneko, Pasaiako familien kontziliazio beharrei ahalik eta ondoen erantzuteko”, amaitu du Rodriguezek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.