Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
Igor San Jose. Kartelaren egilea

«Herriko jaietako kartelaren egilea izatea pozgarria da»

Igor San Jose oiartzuarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak. Kartel lehiaketak aspaldian utzita bazituen ere, aurtengoa seme-alabekin osatu du, eta prozesuaz gozatu du haiekin. Ilusio handia sorrarazi dio lehiaketa irabazteak.

Mikel Del Val Garcia
Oiartzun
2024/07/26

Igor San Jose oiartzuarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak. Kartel lehiaketak aspaldian utzita bazituen ere, aurtengoa seme-alabekin osatu du, eta prozesuaz gozatu du haiekin. Oiartzuarra izanik, ilusio handia sorrarazi dio lehiaketa irabazteak.

Zer da zuretzat xanistebanak iragartzea?
Poz handia sorrarazi dit. Oiartzuarra izanda herriko jaietako kartelaren egilea izatea pozgarria da. Ez da irabazi dudan lehen aldia izan, baina aspaldian utziak nituen lehiaketak. 1990eko hamarkadan aurkezten nintzen, eta zenbait kartel lehiaketa irabazi nituen; baina ondoren utzi egin nituen. Xanistebanetan honakoa izan da irabazi dudan hirugarren aldia. 1996an aurkeztu nintzen lehen aldiz eta irabazi egin nuen. Bigarrena 1999an izan zen, beraz, aurten 25 urte bete dira azkenekoz irabazi nuenetik, eta beste horrenbeste lehiaketak utzi nituenetik.

Nondik dator kartelaren ideia?
Ez nuen aurkezteko asmorik, baina ilusioa sorrarazten zidan, eta seme-alabek aurkezteko esaten zidaten. Badakite bitan irabazi nuela, eta beti ikusten naute etxean marrazten; baina nik haiek aurkeztea nahi nuen. Esaten nien kartelak ez direla perfektuak izan behar, nire ustez azkarrak eta mugimenduz beteak izan behar baitira. Kolore asko sartzea eta bizia ematea ere funtsezkoa da. Kartel honek trazu lodiak ditu, bizia dauka, eta txupinazoaren momentua irudikatu dut, eztanda egiten duenekoa.

Zein da bere esanahia? Zer irudikatu nahi izan duzu?
Txupinazoaren momentua irudikatu nahi izan dut. Seme txikiari esaten niona da indarra bilatu behar dela. Irudia ez da zuzena, txukuna edo zehaztua izan behar, momentua irudikatu behar da. Momentu hori mugimenduan dago, eta denok harrapatzen gaitu okertuta eta batuta; horregatik trazuak ez dira zuzenak, mugituta daude. Txupinazoa islatu nahi nuen, momentu horretan dena mugituta dago eta hor hasten da jaia. Hori bilatu nahi nuen.

Nolakoa izan da kartela sortzeko prozesua?
Prozesua polita izan da nire seme txikiarekin egin dudalako. Hasiera batean jende gabe irudikatu nuen, eta berak esan zidan: «Aita, jende gabe dago, orduan, indarra galtzen du». Arrazoi zeukan, eta jendea sartu nuen berak esan zidalako. Beti esaten diot berak eman zidala ideia hori, eta berarekin hartuko dut saria.

Herriko ikur esanguratsu batzuk irudikatu dituzu.
Plazaren irudi bat da, txupinazoaren momentukoa. Balkoia irudikatu nahi nuen, baina ez nuen erakutsi nahi nork botatzen duen txupinazoa. Soilik esku bat ikustea nahi nuen, hori baita jaien hasiera.

Nondik datorkizu marrazteko zaletasuna?
Oso txikitatik datorkit. Nire aita arotza zen, eta etxean marrazten ikusten nuen. Gaur egun marrazten dut, ez da nire ogibidea, baina nire lanarekin agerraldiak egiten ditudanean askotan marrazkiak ateratzen ditut atzealdean. Eraikuntzako arduraduna naiz, langileen arduraduna, eta askotan agerraldiak egitea egokitzen zait lan baldintzak salatzeko. Horiek azaltzeko egin izan ditut marrazkiak. Duela bi urte, gainera, tabletarekin hasi nintzen. Ordura arte arkatzarekin egiten nuen lan, baina erraztasun handiak ematen ditu tabletak.

Kartelena utzia zenuen zaletasun bat da, eta 25 urteren ondoren itzuli zara. Zergatik?
Hasiera batean ez nuen aurkezteko asmorik. Urtero iristen zait txapelketaren berri, eta beti gogoratzen naiz harekin, bere garaian aurkezten nintzelako eta irabazi nuelako. Zure herriko jaiak dira, eta egilea izatea polita da. Seme-alabei aurkezteko esan nien, eta kartel bat nola egin behar den esplikatu nien. Azkenean nik egin nuen, gustatu zitzaidan, eta dudak izan banituen ere, azken momentuan aurkeztu nuen. Deia jaso nuenean lotsa sorrarazi zidan, nire burua beste leku batean jarria dudalako, baina ez dago parte hartzeko adinik. Beharbada 75 urterekin berriro aurkeztuko naiz [barrez].

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.