Arrakastatsuak izan dira gaurko pintxo dastaketa zein kuadrillen topaketa. Arratsaldean, goitibeherak izango dira nagusi Donibanen.
Igor San Jose oiartzuarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak. Kartel lehiaketak aspaldian utzita bazituen ere, aurtengoa seme-alabekin osatu du, eta prozesuaz gozatu du haiekin. Ilusio handia sorrarazi dio lehiaketa irabazteak.
Orain dela 50 urte sortu zuten Artaso elkartea, Karrikan. Herriari eman dioten guztiak aitortza jaso du, jai batzordeak txupina botatzeko ardura esleitu baitio.
Madalenetean izandako eraso sexistak salatu zituzten atzo. Ertzaintzak erasoen egileetako bat atxilotu zuen atzo goizean.
Hamaika liburu eta komikitako marrazkien sortzaileak tintaz marraztu eta zikintzea du gustukoen, baina edozein teknikan moldatzen da bikain errenteriarra.
Telebista saio bategatik ezagun egin da gaztea. Baina pantailan astero-astero azaldu duen apaltasuna berezko du: «Gazte lezoar bat naiz. Pertsona arrunta».
Anastasiia izeneko errenteriar bati ikasteko beharrezkoak dituen agiri batzuk lapurtu dizkiote. Herritarrei dei egin die aurkitzen badituzte harekin kontaktuan jartzeko.
Oiartzungo Feministen Asanbladak egitarau feminista antolatu du xanistebanetarako. Bost zita jarri dituzte, baina egunik potenteena abuztuaren 4koa izango da.