Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Xuban Moral Otegi 'Txubi'. Eskalatzailea.

«Saioak ikusteko familia guztia elkartzen ginen etxean»

Telebista saio bategatik ezagun egin da gaztea. Baina pantailan astero-astero azaldu duen apaltasuna berezko du: «Gazte lezoar bat naiz. Pertsona arrunta».

Xuban Moral Otegi.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/07/26

Telebista izar agian ez, baina telebistagatik ezagun egin da Xuban Moral Otegi Txubi (Lezo, 2005). ETB2ko El Conquistador del Fin del Mundo saioko protagonistetakoa izan da, finalera iritsi eta bigarren sailkatu izateraino.

Txubi ezagutu du Euskal Herriak El Conquis saioan. Baina, nor da Xuban Moral Otegi?
Gazte lezoar bat naiz. Pertsona arrunta. Aurretik ez naiz telebistan eta horrelakoetan izan. Saiatzen naiz bizitzan soinu handirik ez egiten, edozertan protagonismo handiegirik ez izaten. Apala naiz. Eskaladako begirale naiz ikasturtean zehar, eta horrez gain, Kirol Hezkuntzako goi mailako graduko ikasketak egiten ari naiz.

Izena eman, casting-a pasa, eta Argentinako Patagonia aldean lehiatzen izan zinen. Nola joan zen grabazioa?
Oso ondo. Sekulako esperientzia izan zen. Hasieran kameren artean arrotz sentitu nintzen. Apala naiz izaeraz, beraz, kosta egin zitzaidan kameren aurrean naizen bezala agertzea. Baina azkenean, egokitu behar, eta askatu nintzen.

Hasieran jende asko ginen, apenas ezagutzen genuen elkar. Normala denez, batzuek besteek baino protagonismo handiagoa hartu zuten; ez naiz hitz askokoa, eta agian, hasieran beharbada gogaitu nintzen, nire izaera ateratzea kosta egin zitzaidalako. Baina egunak aurrera joan ahala jendea joaten hasi, eta gainera niretzako egokiagoak ziren probak egiten hasi ginen. Lasaiago eta konfiantza gehiagorekin izan nintzen azken egunetan.

Eskalada du pasio Xuban Moral Otegik.

Pena finala…
Bai, bai… 18 urterekin, inoizko irabazle gazteena izango nintzateke! Finalera iristea, bide oso zaila eginda, sekulakoa izan zen. Bigarren postuarekin kontent nago, baina batez ere finalera iristeko egindako bidearekin nago pozik.

Grabazioaren ondoren, telebistako emanaldiak. Nola bizi izan dituzu?
Ondo, baina hasieran asko agertzen ez nintzenez, zerbait falta nuela sumatzen nuen. Saioak ikusteko familia guztia elkartzen ginen etxean, ohitura antzekoa sortu genuen. Bukaeran, finalari lotutako azken saioengatik ETBko platora joatea pixka bat kosta egin zitzaidan hala ere.

Halako telebista saioetan betirako lagunak egiten direla esan ohi da. Hala al da?
Bai, hala da. Telebistan ikusten da denak oso hurbileko garela, oso giro ona dugula. Egia da, aldi berean, grabazioak bukatu eta bakoitzak bere bizitzari ekin ziola. Adibidez, han egindako lagunen artean Eñaut Izetarekin izaten naiz gehien.

Nabarituko duzu kalean, autobusean, tabernetan eta edonon ezaguna zarela.
Bai, bai. Ondo dago. Oro har oso ondo dago ezagun izatea. Noski, festa giroan agian modu ez oso egokian nigana etorri denik izan da. Baina ondo daramat ezagun izatearena, eta esaten dizkidaten gauzak beti baikorrak eta onak izan dira. Pozik nago. Famarena bi urteko gauza izango da, eta gero, agur.

Zaila egin al zaizu irabazlearen sekretua urtarriletik ekainera arte gordeta izatea?
Kontratu bidez debekatua genuen irabazlearen berri ematea. Agian etxeko oso gertukoei esan niezaiekeen gertatutakoa, baina ez diet esan. Pistaren bat ematen nien, edo interesgarri izan zitekeen edozer. Baina irabazle nor izan zen, jende guztiak bezala, azken egunean jakin zuten nire gurasoek adibidez.

Saiotik berriz ere deituko balizute, joango zinateke?
Casting bidez balitz, ez, horrela beste pertsona bati postua kenduko niolako. Baina saiokoek zuzenean joateko deituko balidate, pentsatuko nuke, eta ziurrenik azkenean baiezkoa emango niela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.