Fanderia eta Gabierrota batzen dituen zubia itxiko dute
Hiru hilabetez zubia konpontzeko lanak egingo dituzte eta zubia itxi beharko dute horretarako.
Fanderia eta Gabierrota elkartzen dituen eta farmaziaren parean dagoen oinezkoentzako zubia konponduko du udalak. Mantenu lanak ere egingo dituzte eta hori guztia egiteko itxi egingo dute zubia., lanen exekuzio ona eta langileen zein erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Lanek iraun bitarteko itxialdia izango da, hau da, hiru hilabetekoa.
Aste honetan, inplantazio lanak hasiko dituzte– hesiak, kasetak eta abar– eta obrak hurrengo astean hasiko dituzte. Zubiaren egungo egurrezko zoladura ordezkatuko dute eta egitura metalikoan kaltetuta dauden elementuak saneatu. Horrez gain, barandak txukundu eta margotuko dituzte ere. Lan hauek Diez y Cia S.A enpresari esleitu zizkioten 110.803,58 euroko zenbatekoarekin.