Galtzarabordako kiroldegia itxiko dute abuztuaren 1etik 15era
Garbiketa eta mantenu lanak egin behar dituzte, urtero bezala. Gainontzeko udal kirol instalazioak irekita egongo dira.
Osasun araudia bete ahal izateko, Galtzarabordako kiroldegia itxi egingo dute abuztuaren 1etik 15era bitartetan. Urtero bezala, garbiketa eta mantenu lanak egin behar dituzte, eta, beraz, ohiko itxiera teknikoa egingo da abuztuko lehen hamabostaldian.
Bi igerilekuak guztiz hustuko eta garbituko dituzte. Indarrean dagoen araudiari jarraituz, instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak ere egingo dituzte. Hori dela eta, kiroldegia guztiz ixtearen erabakia hartu behar izan du udalak.
Aldiz, Beraungo eta Fanderiako igerilekuak ohiko ordutegian egongo dira irekita, eta muskulazio aretoko zerbitzuak eskainiko dituzte ere. Kiroldegietako bazkideek instalazio hauetara sartzea harpidetzaren barruan daukate.