Abuztuaren 1eko kultur ekitaldia lekuz aldatu dute
Oiartzun 2024 urtekaria aurkeztu eta Xabistebanak 2024 lekiaketaren sari banaketa egingo dute ostegunean. Aldi berean, erraldoiak dantzatzeko ardura izan duen herritar taldea omenduko dute.
Datorren ostegunean (abuztuak 1) Oiartzun 2024 urtekaria aurkeztu eta Xabistebanak 2024 lekiaketaren sari banaketa egingo dute. Hasiera batean kultur ekitaldia Arizmendieneako lorategian zen egitekoa, iragan urteetan bezala, aurten ordea, Landetxera lekualdatzea erabaki dute, eguraldi txarra dela-eta.
Ekitaldian bertan, gainera, herriko erraldoiak dantzatzeko ardura eta konpromisoa izan duen herritar taldea omenduko du udalak, “urtez urte herriko kulturgintzari egindako ekarpen esanguratsuagatik”. Bukaeran luntx txiki bat egongo dela jakinarazi dute, “xanistebanetarako indarrak hartzeko”.