Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ibilbide gidatuetara joateak saria izan dezake

Lau ingurune ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak. Lau irteerak egiten dituenak, Oarsoaldeko museoak ezagutzeko bi bonu irabaz ditzake.

Alaine Aranburu Etxegoien
Errenteria-Orereta
2024/07/30

Natura gidarien zerbitzu ofiziala martxan jarriko du Oarsoaldea Garapen Agentziak abuztuko bigarren asteburuan. Era horretan, Errenteria-Oreretako ingurune naturala gida espezializatu batekin ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Guztira lau bisita dira antolatu dituztenak honako inguru naturaletara: Lau Haizeta Parketa eta Monumentu Megalitikoak; Aizpitarteko kobazuloak; Añarbeko baso erreserba; eta Aldura, Pertsele eta Igantzi mendietako bazterrak.

Gainera, aurten lau ibilbideak egiten dituenak sari bat jaso dezake. Izan ere, ibilbideetako bat egiten bada, zigilu bat eskuratzen da eta lau ibilbideen zigiluak lortzen dituenak, Oarsoaldeko Museoak doan bisitatzeko bi bonuren zozketan parte hartuko du.

Horrez gain, bisita gidatuak egutegitik kanpo egiteko aukera ere eskainiko du agentziak aurten. Taldeei begirakoa da eta aurretik kontsulta egin beharko da bisita erreserbatzeko. Erreserbak Errenteriako turismo bulegoan egin beharko dira, eta talde bakoitzeko, gutxienez, 10 lagun eta gehienez 15 onartuko dituzte.

Irteerak

Lau Haizeta Parkea eta Monumentu Megalitikoetara hiru irteera egingo dira, abuztuaren 11n, irailaren 7an eta urriaren 6an. Kasu guztietan 10:00etan irtengo dira San Marko gotorlekuko aparkalekutik eta hiru orduko txangoa egingo dute Txoritokietako estazio megalitikoan. Inguruko basoak eta hezeguneak ezagutzeko aukera ere egongo da.

Paleolitoko aztarnak ezagutu nahi dituenak abuztuaren 17a, irailaren 15a edota urriaren 12a gorde beharko du bere agendan. Listorreta Barrengoloiako informazio bulegotik irten, eta ordu erdiko ibilbidean zehar Euskal herrian aurkitu den Goi Paleolitoko lehen aztarnategia arakatuko dute. Bertan, antzinako ehiztariek egindako hartz, bisonte, otso, elur orein, orein, errinozero eta harrizko tresnen hondakin fosilak ikus daitezke.

Añarbeko baso erreserba ezagutzeko, lau orduko bidaia da egingo dute Idoiatik (Susperregi) abiatuta. Malbazargo eta Pagosardeko hezeguneetan bizi den faunaren berezitasunak ezagutuko dituzte, inguruko pagadietan barrena.

Azkenik, abuztuaren 31n, irailaren 29an eta urriaren 26an, Aldura, Pertsele eta Igantzi mendietako bazterretara egingo dute irteera. Igantzi mendietako bazterrak ezagutzera joango dira Idoiatik hasita. Hiru mendiak eta Añarbeko urtegiaren inguruko ikuspegi panoramieliak ikusteko aukera egongo da, lau orduko ibilbidean zehar. Aldurako elur zuloa, basoa lehengoratzeko prozesuak, anfibioak babesteko sortutako ur putzuak eta inguruko hegaztien biodibertsitateaz ikasteko parada ere izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.