Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Xanistebanak feministak izatea nahi dute

Oiartzungo Feministen Asanbladako, Hatzamarkako eta Killirikupeko ordezkariek feminismoaren konplizeak nahi dituzte, espazio seguruak sortzeko.

Alaine Aranburu Etxegoien
Oiartzun
2024/08/02

Txupinazoa jo aurretik, agerraldia egin dute Oiartzungo Feministen Asanbladak, Killirikupe Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskolak eta Hatzamarka Oiartzungo Neska Gazteek. Xanistebanetara gerturatuko diren guztiei mezu “zuzen eta indartsua” egiteko elkartu dira: Oiartzunen ez dute inolako erasorik onartuko.

Oiartzunera elkarrekin “aske gozatzera” joango direnak izango dira ongietorriak, eta hori hala izan dadin “konpromisoa” galdegin diote oiartzuarrei bereziki. “Izan zaitez feminismoaren konplize, lagun ezazu espazio seguruak sortzen, indarkeria kasuren bat ikusten baduzu, hurbildu eta babesa eman. Eskatu laguntza eta saretu”, azaldu dute.

Erasoa egiten ari dena laguna denean deus ere ez egitea erabakitzen dutenei esan diete jarrera horrek “konplize” bilakatzen dituela. Horrez gainera, neska batek perreoa dantzatzeak ez duela ezer baimentzen, eta mozkor dagoenaz ez aprobetxatzea galdegin dute. “Jaien aitzakiarekin denak ez du balio”, gaineratu dute.

Erasoen aurrean inor ez dela bakarrik egongo berretsi dute, herriko edozein txokotan erasoa gertatu bada ere. Izan ere, feministek oroitarazi dute erasoak ez direla soilik gau giroan, txosna edota taberna eremuan bakarrik gertatzen, eta aldarri izan dute eroso sentitzen ez dena, erasoa pairatzen ari dela.

Protokolo feminista

Protokolo feministaren berri emateko ere probestu dute gaurko elkarretaratzea. Hasteko, eraso baten aurean emakumea laguntzea izango da lehentasuna, eta horretarako, leku lasai batera joatea da aurreneko urratsa.

Erasoari aurre egin diona inolaz ere ez uzteko bakarrik eskatu dute, eta beharko duen denbora eta erabakiak errespetatzea “funtsezkoa” izango dela adierazi dute. Jarraian, erasoa egin duena, erasoa gertatu den eremutik kanporatzeko deia egin dute.

Biktima, eraso matxista baten aurrean txosna feministara edota Fermiñeneko Eraso Matxistak Artatzeko Gunera bideratzea da feministen protokoloaren azken pausoa. “Beraz, protokoloaren oinarriak jarraituz, Oiartzungo jaietan modu honetara jardungo dugula jakinarazi eta saretzeko deia egin nahi diogu herriari”, zehaztu dute.

Egitarau feminista

Hasi dira Xanistebanak eta hilaren 4a izango da feministen programazioko egun handia. Egun horretan, bazkari feminista beganoa egingo dute Zimitiyuan, 17:00etan. Bazkaldu ondoren, bingo drag musikatua antolatu dute eta irekia izango da. Ondoren, Albina Stardust eta Divina Comedia dragek Dj emanaldia eskainiko dute, 19:30ean hasita.

Hilaren 6an itxiko dute egitaraua, Afrika Bibang musikariaren kontzertuarekin. Txosna gunean izango da, 19:00etatik aurrera. Egitarau feministan parte hartzeko eta saretzeko gonbita  luzatu diete oiartzuar guztiei.

Gainera, herriko kaleak apaindu dituzte, baina txosnan “apaingarri konplizeak” ere eskuragarri egongo direla azaldu dute. Izan ere, azalean itsasten diren kalkomania feministak egongo dira eskuragarri, baita ere egunerokoan herriko balkoiak atontzeko banderola moreak ere.

Azkenik, Xanistebanetara joango diren gorputz disidente guztiei ongietorria egin diete: “Xanistebanetara gozatzera eta ongi pasatzera hurbilduko diren emakume trans, etorkin, bollera, homosexual, pertsona arrazializatu eta beste milaka kolektibo zapalduetako kideoi ongi etorria eman nahi dizuegu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.