Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

"Jai arrakastatsuak" izan direla adierazi du Pasaiako Udalak

Barruti guztietako jaiak bukatu berri horien balorazioa egin du Pasaiako Udalak. Errespetuan oinarritutako jaiak izan direla nabarmendu dute.

Ane Mendizabal Sarriegi
Pasaia
2024/08/02

Barruti guztietako jaiak bukatu berri horien balorazioa egin du Pasaiako Udalak. Udalaren helburua “norbanako guztientzako espazio seguruak” sortzea zen eta ahaleginak “fruituak” eman dituela nabarmendu du Teo Alberro alkateak. Gainera, herritarren parte hartzea handia izan dela eta barruti guztietan jai-giro paregabea sortu dela adierazi du.

Eraso matxisten aurka lanean

Pasaiako Udaleko Berdintasun sailak eraso matxisten aurkako protokolo berritzailea ezarri du aurtengo jaietarako. Protokolo hori herriko eragileekin elkarlanean diseinatu zuten eta barruti guztietako jaietan aktibo egon ondoren haren balorazio “baikorra” egin du Laura Ré Berdintasun zinegotziak.

Protokoloak eraso matxistei aurre egiteko beharrezko informazioa eta laguntzarako telefonoak eskaintzeaz gain, segurtasun arduradunen zein ekitaldietako antolatzaileen sentsibilizazioa eta prestakuntza izan ditu kontuan. Zinegotziak azaldu duenez, barruti bakoitzeko Jai Batzordeetan aurkeztu zuten protokoloa eta bilera espezifikoak egin zituzten hura lantzeko eta ekarpenak jasotzeko. Horrez gain, etxebizitza guztietan informazio txartelak banatu eta barruti bakoitzean pankartak ipini zituzten.

Datuak ere partekatu ditu udalak. Horiek adierazten dutenez, iazko urteko datuekin alderatuz, %60 murriztu dira Pasaiako Udaltzaingoak jaso dituen salaketa kopurua (jaiak hasi zirenetik bukatu diren arteko tartean, ekainaren 23tik uztailaren 31ra bitarte); eraso matxistak edo LGTBfoboak barne. 2023an 18 salaketa jaso ziren lau barrutietako jaien artean, 2024an 7 izan dira.

Ré zinegotziak nabarmendu duenez salaketetan “beherakada nabarmena” izan den arren, “horrek ez du esan nahi erasorik egon ez denik. Indarkeria matxistak ertz ugari ditu ea denak identifikatzea ez da nahiko genukeen bezain erraza. Emakumeok egunero egiten diegu aurre gure gorputz eta bizitzekiko bortizkeriei, eta indarkeria horiek desagerrarazteko lanak tinko jarraitu behar du”. Jaiak bukatu berri, jarraitu beharreko bidea argi dutela baieztatu du Rék eta datorren urteko jaiei begira lanketa sakonagoa egiteko konpromisoa berretsi du.

Errespetuzko jaiak eta askotarikoak

Jaiak iraun bitartean errotik desagerrarazi beharreko zenbait jarrera identifikatu badituzte ere, oro har, “elkarbizitzan eta errespetuan” oinarritutako jaiak izan direla adierazi du Teo Alberro alkateak. Horretarako, Jai Batzordea osatzen duten kideen lankidetza funtsezkoa izan dela aitortu du: “Jai Batzordea osatzen duten kideen lankidetza eta konpromisoa funtsezkoak izan dira aurten ere jaien segurtasuna eta garapen egokia bermatzeko. Zuen lan boluntarioari esker izan dira festa hauek arrakastatsuak eta biziz beterikoak”.

Parte hartzaile guztiei esker ona adierazi eta datorren urterako esperientzietatik ikasteko eta hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.