Abuztuaren 2tik 4ra autobus errefortzuak jarriko dituzte
Xanistebanak direla-eta, Donostia, Errenteria eta Pasaia Oiartzunekin lotzen dituen Lurraldebuseko E20 eta E72 lineetan egingo dituzte aldaketak.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Xanistebanetarako autobus errefortzuak ezarriko dituela iragarri du. Zehazki, Donostia, Errenteria eta Pasaia Oiartzunekin lotzen dituen Lurraldebuseko E20 eta E72 lineetan egingo dituzte aldaketak.
Gaur arratsaldean (hilak 2), 18:00tatik aurrera Donostiatik abiatzen den E20 lineak autobus bat gehiago izango du -22:55etan irtengo da azkena- eta E72 lineak gaueko zerbitzu bat gehiago izango du -Oiartzundik 04:30ean irtengo da-.
Bihar (hilak 3), Oiartzundik irtengo diren goizeko zerbitzuak indartuko dira. Lehen autobusa 05:15ean abiatuko da. Errefortzu zerbitzua “beharrezkoa joten den arte” luzatuko dute. Arratsaldean 18:00etatik aurrera ere aurreko egunean bezala autobus zerbitzu bat gehiago ezarriko dute E20ren kasuan. E72 linean, berriz, bi autobus gehiago ezarriko dituzte. Ordutegia, beraz, honakoa izango da: 23:30, 00:30, 01:30, 02:30, 03:30, 04:30 eta 05:30.
Hilaren 4an (igandea) goizeko zerbitzua 08:20ean hasiko da. 10:05era arte bi autobus arituko dira lanean. Ordu horretatik aurrera, bizikleta proba bat dela eta, autobusek ezin izango dute Oiartzunera sartu. Hortaz, zerbitzuko azken geltokia Larzabal izango da.