Bekoerrota kiroldegia itxita, hilaren 18ra arte
Mantenu lanak egin behar dituzte Lezoko kiroldegian. Bitarte horretan, Pasai Donibaneko eta Errenteriako Fanderiako kiroldegiak erabil ditzakete lezoarrek.
Beste hainbat kiroldegietan bezala, Lezoko Bekoerrota kiroldegia itxi egingo dute abuztuan mantenu lanak egiteko. Gaur itxi dute (hilak 5) eta abuztuaren 18ra arte egongo da itxita. Bien bitartean, lezoarrek Pasai Donibaneko kiroldegia edota Errenteriako Fanderiako instalazioa erabili ditzakete.