Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Olga Bienzobas, Errenteriako X. Tenis Openeko txapelduna

Bost aldiz txapeldun Inko Mujika izan zuen aurkari finalean Bienzobasek. Bi ordu eta erdiko lehiaren ondoren, txapela jantzi zuen. Bestalde, Iñigo Perez izan zen marka hoberena egin zuen errenteriarra.

Alaine Aranburu Etxegoien
Errenteria-Orereta
2024/08/05

Bukatu berri da Errenteriako X. Tenis Opena, Madalen Saria dena. Gipuzkoako Teniszaleen Elkarteak antolatzen du Errenteriako Udalarekin batera, eta aurtengo edizioak “oso harrera ona” izan duela azaldu dute. Herri eta hiri askotatik gerturatu dira tenislariak txapelketara: Donostia, Hondarribia, Tolosa, Bera, Legorreta eta Lasarte. Antolatzaileen arabera, afizionatu mailako tenisaren gune bihurtu da Madalen Saria probintzia mailan.

Txapelketa lau jokalariko sei taldetan, eta bost jokalariko beste batean antolatu dute. Lehenbiziko fasean, talde bereko jokalariek elkarren aurka jokatu zuten. Behin multzo bakoitzeko sailkapena eginda, bigarren fasean haien artean jokatu zuten. Kanporaketa zuzenak izan ziren eta lau kategoriatan bereizi ziren.

Aurtengo edizioan bi emakumek eman zutela izena lehen aldiz nabarmendu du antolakuntzak, nahiz eta horietako batek ezin izan zuen parte hartu. Beraz, parte hartu zuen jokalari emakume bakarra izan zen Olga Bienzobas, eta gainera, txapela jantzi zuen.

Bienzobasek bere multzoko hiru partidak irabazi zituen, eta lehen sailkatua izan zen ere lehen mailako final laurdenetan. Raul Ramosen kontra jokatu zuen– iazko txapelketako irabazlea– eta 6-4 eta 7-6 gainditu zuen Ramos Bienzobasek.

Finalerditan, Gaizka Aduriz izan zuen aurrean Bienzobasek. Aduriz bitan izan da txapeldun eta ikuskizun bikaina eskaini zuten biek ala biek. Aitzitik, Beraungo pilotalekuan inoiz jokatu den partidarik onenetarikoa izan zela diote antolatzaileek.

Adurizen eta Bienzobasen artekoa, 6-2, 6-7 eta 7-6 emaitzekin bukatu zen, Bienzobasen alde. Azken honek partidako 10 bola behar izan zituen Aduriz gainditzeko, eta bi ordu eta erdi baino gehiago iraun zituen norgehiagokak.

Finalera iritsi zen Bienzobas eta Legorretako Inko Mujika bost aldiz txapelduna izandakoa izan zuen parez parez. Finalean ere maila altua erakutsi zuten bi jokalariek, giro ezin hobean. Bienzobasek ez zuen lan erraza izan, eta garaipena lortu zuen 6-4 eta 7-5 emaitzekin.

Antolatzaileek Bienzobas zoriondu dute eta desio diote emakumeen zirkuitu profesionalera jauzi egiteko ametsa bete dezala. Azken lau urteetan Ameriketako Estatu Batuetan aritu da entrenatzen eta esperientzia horri esker igo duela maila azaldu du antolakuntzak.

Iñigo Perez, herriko tenislari onena

Errenteriako tenis jokalariei begira jarrita, Iñigo Perez izan da emaitza hoberenak lortu dituena. Pasa den urtean, laugarren mailako finala jokatu zuen, eta denboraldi honetan bere teniseko maila asko igo dela erakutsi ahal izan du. Izan ere, bere multzoan bigarren sailkatu zen, eta final laurdenetara sailkatzea lortu zuen.

Final laurdenetan, Felix Calvoren kontra aritu zen, eta garaipena lortu zuen errenteriarrak partida oso interesgarriaren ondoren: 6-4, 1-6 eta 4-6. Ondoren, finalerdietan Jon Iruretagoiena izan zuen aurrean, eta galdu egin zuen 6-3, 4-6 eta 6-2ko emaitzarekin. Errenteriarrekin jarraituz, laugarren sailkatuen arteko finala Ivan Vizcaino eta Sergio Delgadok jokatu zuten. Vizcaino izan zen irabazlea.

Hirugarren sailkatuen arteko finala Jon Fernandez eta Juan Lasa donostiarrek jokatu zuten, norgehiagoka “ikusgarria” eskainiz. Fernandez izan zen garaile honako emaitzekin: 6-3, 6-7 eta 6-4. Antzeko maila erakutsi zuten biek, baina Fernandezek asmatu zuen tanto erabakigarrietan.

Azkenik, Fernandezek eta Iruretagoienak bigarren sailkatuen arteko finala jokatu zuten, eta lehenak 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin gailendu zuen Iruretagoiena.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.