Gomur taldeko Sergio Trueba izan da txapelketaren irabazlea. Oiartzuar azkarrena, berriz, Ekaitz Iñigo de Miguel izan da.
Atzo jokatu zen Xanistebanetako 76. Txirrindulari Saria. Bigarren urtez, OTXEk antolatu du txapelketa bere kabuz eta Txomin Perurenaren omenezkoa izan da. Ibilbidea 116 kilometrokoa izan da, eta Euskal Herriko Elite nahiz 23 urtez azpiko txirrindulari onenak ibili ziren. Guztira, 200 txirrindularik hartu zuten parte.
Oiartzurrik ere egon da: Gexan Albisu, Beñat Garaiar eta Ekaitz Iñigo de Miguel, hain zuzen ere. Iazko garailea izan zen Haimar Etxeberria oiartzuarrak huts egingo du oraingoan, profesional mailan ari baita Kern Pharma taldean. Aurten, berriz, oiartzuar azkarrena Ekaitz Iñigo de Miguel izan da. Honela geratu da sailkapena:
Sailkapena:
1. Sergio Trueba (Gomur)
2. Gorka Corres (Caja Rural)
3. Nil Gimeno (Finisher)
Mendiko saria: Gorka Corres
Tarteko saria: Aimar Alarcia
Talde irabazlea: Gomur
Lehen Oiartzuarra: Ekaitz Iñigo de Miguel