Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zortzigarren bandera lortu dute sanjuandarrek

Eusko Label ligan aritzen den Libia ontzia hamaikagarren izan da bi jardunaldietan. Euskotren ligan Hibaikak seigarren postuari eutsi dio. ETE ligan Batelerak bosgarren izan ziren larunbatean Oria ibaian eta KAE2 ligako Hibaikak ere postu bera lortu zuen Mundakan.

Argazkia: Iñaki Suarez.
Ane Mendizabal Sarriegi
Errenteria-Orereta,Pasaia
2024/08/05

Orioko Oria ibaian jokatu ziren larunbatean KAE1 eta ETE ligak. Erlojupeko modalitatean bikain aritu ziren Donibaneko bi ontziak. Gizonezkoek zortzigarren garaipena eskuratu zuten, estropada oso sendo bat egin ondotik. Nagusitasunez irabazi zuten: 19:54,88an geratu zuten kronoa, hurrengo sailkatuak baino 29 segundo azkarrago. Lau estropadaren faltan KAE1 ligako jaun eta jabe dira arrosak.

Batelerak, berriz, azken jardunaldietako postua errepikatuz, bosgarren egin zuten. Estropada Astillerorentzat izan zen. Bigarren sailkatuari, Zumaiari, segundo bateko aldea atera zion Kantabriako ontziak. Hirugarren Kaiku eta laugarren Zarautz helmugaratu zen.

Hibaika play offa saihestetik gertuago

Hibaikako taldea Castroko estropadan uretara irten aurretik. Argazkia: Aitor Arrizabalaga.

Euskotren ligan play offa saihesteko lehia betean daude Hibaika eta Cabo. Asteburu honetara hiru puntuko errentarekin heldu ziren errenteriarrak, eta helburua argi zuten: bi egunetan Cabo atzean uztea. Asteburua, beraz, borobila izan da Madalen ontziarentzat. Bi egunetan seigarren egin dute, Caboren aurretik. Lau estropaden faltan bost puntura dituzte galiziarrak. Asteburu honetan Hondarribian eta Pasaian arituko dira.

San Pedroko Libiak, hamaikagarren egin du asteburuko bi jardunaldietan. Beste behin, ezin izan du play offeko postua ekidin. Une honetan 29 puntu ditu sailkapenea. Hamargarren sailkatua, Kaiku, hemeretzi puntutara du.

KAE2 ligan, berriz, Mundakan aritu ziren larunbatean eta Hibaikako gizonezkoak bosgarrenak izan ziren. Sailkapen orokorrean bosgarrenak dira ere, baina gertu dute laugarren postua, Busturialdeko trainerua puntu bakar batera baitute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.