Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gaintxurizketako bizilagunak: "GI-636ak hiltzen gaitu"

Duela hamabost urtetik ari dira Gaintxurizketako bizilagunak beren segurtasuna bermatuko duen irtenbide seguru bat bila dezatela eskatzen. Atzo gertatutako istripuaren harira elkarretaratzea egin dute.

Ane Mendizabal Sarriegi
Lezo
2024/08/06

Atzo goizean (hilak 5) 73 urteko emakume bat hil zen Gaintxurizketatik pasatzen den Gi-636 errepideko 7. kilometroan, kamioi batek harrapatuta. Ezbehar honekin bost lagun dira iazko urte bukaeratik gaur arte eremu honetan autoarekin lotutako istripuetan hil direnak. Gaur arratsaldean Gaintxurizketako biztanleak Errekalde hotelaren parean elkarretaratzea egin eta egoera salatu dute.

Lehenik doluminak helarazi dizkiote atzo hildako emakumearen familia eta lagunei, eta ondoren, administrazio eta arduradunen utzikeriarekin “kokoteraino” daudela esan dute. Auzoan bizi direnak kotxea hartzera behartuta daude,  inguruko errepideetan ez dagoelako oinezkoentzako azpiegiturarik: “Ez espaloi, zebrabide, ez semaforo… Baina GI-636 honetan arriskua areagotu egiten da” deitoratu dute.

Bizilagunek garraio publikora edo beste edonora heltzeko 3 errail gurutzatu behar dituzte, beren bizitzak arriskuan jarriz. Gainera, kotxe eta kamioi ugari pasatzen diren eremua da eta horiek, “abiadura handian” egiten dutela ohartarazi dute.

Honakoa ez da kalera irteten diren lehen aldia, ezta aldundiari neurriak hartzeko eskatzen dioten lehena ere. Hamabost urte daramate irtenbide seguru bat emateko eskatuz. Horregatik, “nahikoa da!” oihukatu eta amorruz egin dute galdera: “Gehiegi dira errepide honek eramandakoak, zenbat gehiago beharko dira arduradunek konponbidea jarri dezaten?”. Egoera horretan, beste behin ere, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta dagokien arduradunei “benetako irtenbideak” jar ditzatela exijitu dute.

Pasarela baten proposamena

Joana de Almeida 2023ko urtarrilaren 6an zendu zen Gaintxurizketan auto batek harrapatuta. Don Bosco Lanbide Heziketa Institutuko ikaslea zen eta haren ikaskide eta irakasleek Gaintxurizketako errepidean hartu beharreko neurriak aztertu eta landutako proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiari helarazi zioten. 2023ko martxoan izan zen hori.

Finean pasarela bat egiteko milioi bat euro eta erdi inguruko kostua zuen proposamena egin zuten. Orain artean, ordea, aldundiak ez du diru partidarik bideratu proiektu hori gauzatzeko. “Momentuko interesari bide emateko proiektuari bide emango ziotelaren plantak egin zituzten eta kaxoi batean geratu da” adierazi du gaur Joseba Ulazia bizilagunak.

Lezoko Udalarekin ere biltzen aritu dira bizilagunak. Duela bi hilabete egin zuten azken bilera. Bertan, Mikel Arruti alkateak bere momentuan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanak izan dituztela kontatu zien eta udaletik beste proposamen batzuk planteatu bazizkioten ere orain artean, ez dute ezer gauzatzerik lortu.

Iñigo Ugarte Gaintxurizketako bizilagunaren hitzak gaur arratsaldeko elkarretaratzean:

Erlazionatutako edukiaEmakume bat hil da Gaintxurizketan ibilgailu batek harrapatutaEtxera bidea ez dadin izan hil ala bizikoa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.