Izaskun Zubizarreta mendizale oiartzuarra zendu da

Gaixotasun baten ondorioz zendu zen bart oiartzuar mendizalea. Euskal Herriaren historiako mendiko eskiatzaile onena izan da Zubizarreta, emaitzei dagokienez.

Izaskun Zubizarreta

Izaskun Zubizarreta Gerendiain oiartzuar mendiko eskiatzaile, korrikalari, mendizale eta emagina hil da bart, gaixotasun baten ondorioz. Euskal Herriaren historiako mendiko eskiatzaile onena izan da Zubizarreta, hala diote emaitzek: 2011ko Espainiako Mendiko Eskiko Kopako txapelduna, Emakumezkoen Senior eta Beteranoen kategorietan; eta 2018an Euskal Herria Mendi Erronka irabazlea.

2006ean, 36 urte zituela “kasualitatez” hasi zen mendi eskian lehiatzen. Bere lehenbiziko lehiaketan hirugarren postua lortu zuen eta azkar batean sartu zen Espainiako Selekzioan. Hortik mundialetara egin zuen salto. Bere ibilbidearen xehetasun gehiago, BERRIA-n topa daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.