Asteburu gazia Oarso-Bidasoko traineruentzat
Eusko Label eta Euskotren ligetako traineruek lehia izan zuten atzo Pasaiako badian. Lehen sailkatuen artean, Oarso-Bidasoko ontzirik ez.
Pasaiako badian lehia izan zen atzo. Sanpedrotarra arraun elkarteak antolatuta, Eusko Label eta Euskotren ligetako traineruek I. Adinberri eta I. Gertu Eraikuntzak banderak jokatuko zituzten, Oarso-Bidasoko ordezkarientzako emaitza onik gabe. Ezohiko eguna izan zen atzokoa, bero handiari aurre egin behar izan baitzieten arraunlariek.
Eusko Label ligako lehian, Bermeo Urdaibaik ligako lidergoa sendotzen jarraitzen du, atzo ere garaile irten baitzen Pasaiatik. Bigarren Donostiarra izan zen, eta hirugarren Orio. Hondarribia lehen postuetatik urrun geratu ziren atzo, zazpigarren izan baitzen. San Pedro, berriz, hamargarren izan zen. Hondarribiarrek egun 124 puntu dituzte, sailkapen nagusian laugarren postuan daude, hirugarrenetik (Donostiarra) lau puntura hain zuzen. Moreak, berriz, 11. dira: play-offari begira ari dira lanean jada, mailari eustea helburu. Itxura egokia eman zuten atzokoan etxeko estropadan sanpedrotarrek.
Euskotren ligako lehian sasoi ia osoko gidoia bete zen. Arraun Lagunak-ek irabazi zuen atzoko bandera. Oriotarrak izan ziren bigarrenak, eta hirugarren Donostiarra: Hondarribiak bosgarren postuari eutsi zion, eta Hibaikak seigarrenari play-offerako plazatik urrunduz.