Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ibiltaria izango da bosgarren Kilometro Lezo jaialdia

Lezo Herri Eskolako patioaz gain, beste hiru agertoki nagusi izango dira aurten. Hilaren 23an abiatuko dute jaialdia.

Udaleko eta konpainietako ordezkariak, gaurko aurkezpenean.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo
2024/08/12

Kilometro Lezo jaialdiaren bosgarren edizioa berritasunez beterik dator. Datorren hilaren 23an (ostirala da)abiatuko dute, Trapu Zaharrak konpainiak emango dio hasiera aurtengoari. Hilaren 24an, 30ean, 31n eta irailaren 15ean izango dira ikuskizunak, lehen mailakoak guztiak. Lezoarrek bi antzerkiz, zirku ikuskizun batez eta bi dantza emanaldiz gozatuko dute.

Bosgarren edizioaren gaineko xehetasunak eman dituzte gaur udaleko eta parte hartuko duten konpainien ordezkariek. Trapu Zaharra, Orratx! Antzerki Taldea, Alas Cirsco Teatro, Harrobia eta Tio Teronen Semeak izango dira protagonista nagusiak, emanaldi bana eskainiko dute.

Aurreko edizioetan ez bezala, aurten jaialdia ibiltaria izango dela iragarri dute gaurko aurkezpenean. Hala, orain arte emanaldi guztiak Lezo Herri Eskolako patioan izan badira, aurten estreinakoz Lezotik barrena mugituko da. Herri Eskolako patioak emanaldi bat jasoko du, eta besteak Lopene plazan, Goiko plazan eta Santo Kristo Basilikaren paretan izango dira.

Jaialdia ibiltari bihurtzearen helburua “auzo bizitza sustatzea” dela nabarmendu dute gaurko agerraldian udal ordezkariek. Ohitura ez dauden espazioetara zabaldu nahi izan dute, “eskaintza kulturala herrian barrena zabaltzeko eta bide batez, publiko berriak erakartzeko”. 

Berritasunen artean, Kilometro Lezo Open Kale Euskadiko Arteen Jaialdien Sarean sartu dela nabarmendu dute gaur. Sare horren barruan 15 jaialdi daude, eta horietako bat da Kilometro Lezo. Sare horren barruan ere Oarsoaldeko beste jaialdi bat dago: berriki izan den Pasaiako Dantza Festibala.

Programazioaren gaineko xehetasun gehiago lotura honetan kontsulta daitezke.

 

Egitaraua:

Abuztuak 23

  • Antzerkia: ¡Dale Ramón!
  • Konpainia: Trapu Zaharrak.
  • Non: Lopene plazan.
  • Ordua: 20:00etan.

Abuztuak 24

  • Antzerkia: Ubu errege.
  • Konpainia: Orratx! Antzerki Taldea.
  • Non: Lezo Herri Eskolako patioan.
  • Ordua: 22:00etan.

Abuztuak 30

  • Zirkua: Aha! Circo.
  • Konpainia: Alas Circo Teatro.
  • Non: Lopene plazan.
  • Ordua: 20:00etan.

Abuztuak 31

  • Dantza: Geure(r)a, dantza bertikal ikuskizuna.
  • Konpainia: Harrobia.
  • Non: Santo Kristo Basilikaren paretan.
  • Ordua: 23:00etan.

Irailak 15

  • Dantza: Haurreskolari.
  • Konpainia: Tio Teronen Semeak.
  • Non: Goiko plazan.
  • Ordua: 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.