Gaintxurizketako San Roke Jaiak, lehertzear
Ostiralean botako dute San Roke Jaiei hasiera emango dien suziria. Bi egunez, festa izango da nagusi.
Festak eztanda egingo du asteburu honetan Gaintxurizketan. Aurtengo San Roke Jaiak ospatzeko bi eguneko egitarau oparoa prestatu dute Lezoko Udalak eta Gaintxurizketa Jai Batzordeak. Haur, gazte eta heldu, denek izango dute zerekin gozatu bi egun hauetan zehar. Jarraian egitarau osoa kontsulta daiteke:
Hilak 16, ostirala:
- 19:00: Jaiei hasiera emateko suziria eta buruhandiak
- 21:45: Truk txapelketarako izen ematea itxiko da.
- 22:00: Truk txapelketa. Izen ematea 12 euro bikoteko.
Hilak 17, larunbata:
- 10:30: Toka txapelketarako izen ematea zabalduko da (3 euro).
- 11:00: Toka txapelketa.
- 12:00: Herri kirolak. Ondoren, bi neska gazte harri-jasotzaileren erakustaldia.
- 14:00: Auzo bazkaria, Elortegiko belardian (txartelak Arruti janari dendan eta harategian, Iriartenea eta Sagarzulo erretegietan). Ondoren, bingo musikatua.
- 18:00: Haur/famili jolasak. Jarraian, txokolatada Lezoko buruhandiekin. Afaltzeko aukera izango da ondoren.
- 22:00: Dantzaldia Bada Giro erromeri taldearekin.
- 23:00: Suzko zezena. Ondoren, dantzaldiaren jarraipena ordu txikiak arte.