Cadizko txirigotek herria alaituko dute azaroan
Ostiralean jarriko dituzte salgai azaroko emanaldirako sarrerak. Internet bidez edo Lekuona Fabrikan ahalko dira eskuratu.
El Canijo de Carmona txirigota arituko da larunbatean Niessen Kulturgunean. Bi Kolorete Kultur Elkarteak dena prest du hamargarren Cadizko Txirigoten Inauterien Jaialdirako. Datorren ostiralean (hilak 16) jarriko dituzte salgai sarrerak. Hitzordua handia, berriz, azaroaren 2an izango da, 18:00etan.
Honako konpainia edo konpartsek parte hartuko dute hamargarren honetan: Mafalda, Los Sacrificaos, Los Placidos domingos eta Los Adolfas. Sorpresaren bat ere egongo dela iragarri dute elkartekoek.
Sarrerak lotura honetan eskuratu ahalko dira, edo bestela, Lekuona Fabrikan bertan. 20 euroko prezioa dute sarrerek.
