Listorretako altxorrak ezagutu nahi?
Arditurri parketxeak eta Errenteriako Udalak bi txango berezi antolatu dituzte ostegunerako eta hurrengo larunbaterako. Biak doakoak izango dira.
Aiako Harria natura parkeaz gozatzeko eta bereziki Listorreta gertutik ezagutzeko bi txango berezi antolatu dituzte Arditurri parketxeak eta Errenteriako Udalak. Lehena ostegunean (hilak 15) izango da eta bigarrena berriz, hurrengo larunbatean (hilak 24).
Gidatuak izango dira txangoak, aditu batekin parkearen altxorretako batzuk gertutik ezagutuko dituzte hala nahi duten herritarrek. Ibilaldi motza izango dela aurreratu dute antolatzaileek, doakoak, eta gaztelaniaz. 11:00etan abiatuko dira herritarrak Barrengoloiako etxola ondotik.
Txangoetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deituz, edo bestela, helbide honetara idatziz.
