Zenbait tasa ordaintzeko epea zabalduko dute ostiralean
Urriaren 3ra bitarte zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren erabileraren gaineko tasak ordaindu daitezke.
Orain arteko sarrera itxiko dute lanak bukatu bitartean. Errenteriako Udalak jakinarazi berri duenez, ostiralean (hilak 16) zabalduko dute zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren erabileraren gaineko tasak ordaintzeko epea. Urriaren 3ra bitarte honako ordainagiriak kobratuko dituzte: hondakinen bilketagatiko tasa, ibilgailuak sartzeko tasa eta toki publikoko lurzoruaren aprobetxamendu tasa.
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira. Berriz, ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek beren ordainketak udalaren ZU! arreta zerbitzuan egin ditzakete, edo bestela, lotura honetan.
Adierazitako epe hori bukatu ondoren, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.
