Antxoko Biteri plaza, zinema areto
Ostegunean izango da Zinema Kalea egitasmoaren hurrengo hitzordua. 'Nora' filma proiektatuko dute kalean, doan.
Azken asteetan bezalaxe, ostegun honetan (hilak 22) ere zinema kalera aterako dute Pasaian, Antxon hain zuzen. Zinema Kalean egitasmoaren hurrengo hitzorduaz gozatuko dute pasaitarrek 22:00etatik aurrera Biteri plazan, Nora filma proiektatuko dute. Sarrera librea izango da.
Bokalek herriko gazte taldeekin duen harremanetik jaio da egitasmoa. Papineko Gazteriak, Topaguneak eta Donibaneko Erreka gazte elkarteek zenbait zinema saio antolatu dituzte uda honetarako, “Pasaiako gazteen artean aisialdi euskalduna sustatzeko” asmoz. Ostegunekoarekin, hiru emanaldi iragarri dituzte datozen asteetarako, honakoak:
- Hilak 30 (ostirala): Aupa Etxebeste!, 22:00etan, San Pedroko Proisan.
- Irailak 19 (osteguna): Bidasoa, 22:00etan, Antxoko Biteri plazan.
