Bukatu da lehia
Hondarribiko eta Hibaikako emakumeek bukatu dute denboraldia, Zarauzko Ikurriñarekin bukatutzat eman dute Euskotren Liga.
Asteburu hau ere ez da onena izan Oarso-Bidasoko traineruentzat. Zarautzen izan da lehia asteburu honetan. Batetik, Eusko Tren Ligari bukatutzat eman dute, jakina zen bezala, Arraun Lagunak-ek eraman du txapela.
Oarso-Bidasoko ordezkarietatik Hondarribiko emakumeek egin dute denboraldirik onena, bosgarren postuan bukatu dute txapelketa, 69 punturekin. Haien atzetik, eta 27 puntura (42rekin), Hibaikako arraunlariak sailkatu dira.
Bestetik, Eusko Label Liga azken txanpan sartu da asteburu honetan. Ama Guadalupekoa-ko arraunlariek ekarri dute asteburuko albiste onena. Hirugarren izan dira Zarauzko Ikurriñako bi jardunaldietako denborak batuta. Berdeek 41:30:12ko denbora egin dute.
Lau jardunaldi baino ez dira gelditzen Eusko Label Ligari bukaera emateko, eta sailkapenean, laugarren postuan jarraitzen dute gizonezko hondarribiarrek, 144 punturekin.
