Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Etorkizun bizigarriak marraztera" deitu dituzte errenteriarrak

2040ko udalerria irudikatzeko asmoa duen 'Etorkizuneko hiri eta herri desiragarriak: mapa bat utopiarako' izeneko ikastaroa abiatuko dute datorren irailaren 6an.

Agustinak eraikinean aurkeztuko du gobernu taldeak agintaldi Plana. Egun horretan zabalduko ditu ateak kultur eta sormen industrien poloak.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2024/08/21

Errenteriako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroek elkarlanean antolatutako Etorkizuneko hiri eta herri desiragarriak: mapa bat utopiarako izeneko ikastaroa jasoko du Agustinak Zentroak datorren irailaren 6an (ostirala da). Udaleko iturriek jakinarazi dute parte hartzeko interesa dutenek oraindik aukera dutela, plaza libreak baitaude.

Ikastaroaren helburua “udalgintza komunitarioaren inguruan aurreko urteetan hasitako hausnarketari jarraipen praktikoa” ematea izango dela azaldu dute udaleko iturriek. Hiru ildo nagusi izango ditu ikastaroak: hiri eredua definitzeko osagaiak hautematea; herritarrei eta parte hartzaileei hausnarketarako espazio bat eskaintzea; eta eragile sozial eta ekonomikoen, herritarren eta udal eragileen arteko elkarlana sustatzeko bideei buruz hausnartzea.

Ikastaro hau, besteak beste, 2040ko udalerria “irudikatzeko” eta “etorkizun bizigarriak marrazteko” baliatu nahi dute eta horretarako etorkizun bizigarrietan, gobernantza ereduetan eta gizarte mugimenduetan interesa duten pertsonek izena ematea nahi dute. Bereziki, herriko eragileei zein biztanleei, udalgintza alorreko profesionalei, kargu publikoei eta gai hauekin zerikusia duten diziplinetako ikasleei zuzenduta dago.

“2040rako Errenterian edo beste herrietan lekutu daitezkeen utopiak irudikatuko dira, beste lurralde batzuetako esperientzien eta adituen ezagutzen eskutik. Gaurtik 2040ko gizarte eta herri desiragarria irudikatzeko izango dute erronka ikastaroan parte hartuko dutenek”, diote udaleko iturriek.

Ikastaroaren gaineko xehetasun gehiago eta izena emateko bideak, lotura honetan.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.