Pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita, gizon bat atxilotu dute
Astelehen goizaldean A-8 autobidean atxilotu zuten gizona, Oiartzun parean. Egoera irregularrean zeuden hamabi gizon zeramatzan furgonetan.
Segurtasun Sailak adierazi duenaren arabera, 34 urteko gizon bat atxilotu zuten astelehen goizaldean A-8 autobidean, Oiartzun parean, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita.
Ertzaintzak alderrai zebilen furgoneta geldiarazi, eta gidaria eta barruan zeramatzan hamabi pertsonak identifikatu zituen. Denak atzerritarrak ziren, eta Segurtasun Sailaren arabera egoera irregularrean ari ziren bidaiatzen Frantziarik Portugalera. Furgonetako gidaria atxilotu zuten gizon bakoitzak bidaiaren truke 300 eta 600 euro artean ordaindu zituela onartu ostean.
Eginbideak amaitu ostean, epailearen esku utziko dute atxilotua.