27 kilo hondakin jaso dituzte auzolanean
Herritar talde bati esker, Alabortza ingurua garbiago dago. Irailaren 29an izango da Mater-en hurrengo hitzordua.
Mater Museo Ekoaktiboak antolatuta, Donibaneko Alabortza ingurua garbitzen aritu zen asteburuan herritar talde bat. Auzolanean, bidean zehar aurkitutako hondakin guztiak jasotzen aritu ziren. Museoak emandako datuen arabera, ordu bakarrean, 27 kilogramo itsas hondakin jaso zituzten herritarrek.
Hurrengo garbiketa saioan parte hartu nahi dutenek gorde dezatela data hau: irailaren 29a.