Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lehen Kontxako Banderatik 100 urte pasatu direla ospatuko dute sanjuandarrek

1924an eskuratu zuten lehen bandera. Mendeurrena behar bezala ospatzeko asmoz, egun osoko egitaraua prestatu du Matxet elkarteak irailaren 14rako.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/08/28

Datorren irailaren 14a (larunbata da) egun oso berezia izango da sanjuandarrentzat, bereziki arrauna maite eta gozatzen dutenentzat. Izan ere, Matxet kultur elkarteak egun osoko ospakizuna prestatu du ordurako, egun horretan 100 urte beteko baitira barrutiak arraunaren munduan marka handia lortu zuenetik: 1924. urtean Kontxako estropadetako lehen bandera irabazi zuten, Francisco Laboa ‘Matxet’ patroiaren gidaritzapean. 14 gizonek osatu zuten orduko eskifai garailea, eta orduan abiatu zen sanjuandarrek hainbat urtetan itsasoan izan duten ibilbide arrakastatsua. 

Garaipen historiko horren mendeurrena behar bezala ospatzeko denetik izango da irailaren 14an. Bizkaia plazak jasoko ditu ekitaldi gehien, baina Juanba Berasategin ere zenbait emanaldi egingo dituztela iragarri dute. 

“Duela mende bat jokatu zen estropada historiko hura. 100 urte beteko diren egunean bertan, garaipen hura lortu zutenei omenaldia egingo zaie zenbait ekitaldiren bitartez”, diote elkarteko iturriek. Besteak beste, Matxet Handia 1924-2024 ikuskizuna eskainiko dute. Honetan, lehen bandera hura lortzeko egindako bidea azalduko dute garai historikoan kokatuz eta itsasoa eta arraunari buruzko euskal abestien bertsioekin. 

Egitaraua, honakoa da:

  • 9:30: 1999ko Kontxako irabazleak traineruarekin arraunean ariko dira badian.
  • 11:00: 1924. urtean Kontxako Estropada irabazi zuten senideei harrera egingo diete udaletxean.
  • 11:30: Pasaiako Bateleren zortziko dantza eta kalejira izango dira udaletxeko sarreran.
  • 12:00: Matxet Handia 1924-2024 ekitaldi musikatua egingo dute (euskaraz) Juanba Berasategi aretoan. 5 euro ordaindu beharko dira.
  • 13:30: El Gran Matxet 1924-2024 ekitaldi musikatua (gaztelaniaz) Juanba Berasategi aretoan. 5 euro ordaindu beharko dira.
  • 14:30: Bazkari herrikoia egingo dute. Bonuak 20 euroan eskura daitezke.
  • 17:00: Danborrada.
  • 18:00: Dantzaldia Mikel, Luisma eta Pakoren eskutik Bizkaia plazan.

Sarrerak eta bonuak Matxet txiringitoan, Berezi kafetegian eta Juandanburu harategian daude salgai. Bazkarirako bonuak erosteko azken eguna irailaren 4a izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.