Alkateordetzak, berriro martxan
Udan telematikoki aritu ondoren, aurrez aurre artatuko dituzte herritarrak lau barrutietako alkateordeek irailaren 4tik.
Pasaiako Udalak jakinarazi berri duenez, irailaren 4tik (asteazkena da) aurrera martxan izango dira berriro alkateordetzak, udan zehar telematikoki aritu ondoren. Zerbitzuak ohiko ordutegia berreskuratuko du ordutik. Hala, hileroko lehen eta hirugarren asteazkenetan lau barrutietako alkateordeekin aurrez aurre egoteko aukera izango dute pasaitarrek.
Hala, Aintzane Tabernak (Donibanen), Iraitz Pazosek (Trintxerpen), Mikel Garciak (Antxon) eta Miguel Mari Torreak (San Pedron) ateak zabalik izango dituzte, 18:00etatik 19:30era bitarte. Lau alkateordeek gogorarazi dute ez dela beharrezkoa hitzordurik hartzea, eta bizilagunak heltzen diren hurrenkeran artatuko dituztela. Halere, gomendatu dute aurrez posta elektroniko bidez mezua bidaltzea, landu nahi den gaiaren berri emateko.
Haiekin harremanetan jartzeko, lotura honetara jo daiteke.