Kontxako Banderaren harira, Lurraldebus-ek zerbitzua indartuko du
Datozen bi igandeetako estropadetara joateko garraio publikoa erabiltzera deitu ditu herritarrak Azahara Dominguez diputatuak. Sei linea indartuko dituzte.
Datozen bi igandeetan (irailak 1 eta irailak 8) arraunaren agertoki nagusi izango da Donostia, Kontxako Bandera jokatuko baita. Oarsoaldea zein Bidasotik ere zale asko gerturatuko direla aurreikusi du aldundiak, eta hori dela eta, Lurraldebus-en zerbitzua indartzea erabaki du. Azahara Dominguez diputatuak jakinarazi duenez, ohiko zerbitzuez gain, E01, E02, E05, E09, E21 eta E27 lineek bidaia gehiago eskainiko dituzte, estropadaren aurretik zein ondoren.
“Kontxako Bandera udako kirol mugarrietako bat da Gipuzkoan, eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik publikoa Donostiara modu jasangarri, seguru eta erosoan garraio publikoan hurbildu ahal izatea sustatu nahi dugu”, esan du. Ibilgailu pribatuak etxean utzi eta garraio publikoa erabiltzera deitu ditu lurraldeko herritarrak.
Informazio eta xehetasun gehiago, lotura honetan.