Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Poesia Eguna; eraldatuta eta hiru egunera luzatuta

Irailaren 13tik 15era izango da Oiartzungo Poesia Egunak jardunaldia, eta Poesia eguna irailaren 14an izango da.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/08/30

Egun batekoa izan da azken hiru urteetan Poesia Eguna; baina dena bezala, eraldatuta hasiko du ikasturte berria honek ere. Izan ere, jardunaldi baten itxura hartu du egitasmoak, eta Oiartzungo Poesia Egunak izenpean bustiko dira literaturaz oiartzuarrak irailaren 13 eta 15 artean.

Ainara Lasa Perez oiartzuarra izateaz gain, Oiartzungo Poesia Egunak jardunaldiko antolatzaileetako bat ere bada, eta, noski, argi azaldu du eraberritze horren zergatia zein den: «Iruditzen zitzaigun Arte Egunaren fasea amaitutzat eman behar genuela besteak beste artisau eta artisten azoka bat ere antolatzen zelako. Talde eragilean, beraz, erabaki genuen Oiartzungo Poesia Egunak izenera jauzi egitea, nahiz eta jardunaldi horien barruan ulertzen dugun, poesia ardatz izanda, diziplinartekotasunak tokia duela». 

Izena aldatu badiote ere, ordea, bere horretan mantenduko da Poesia Eguna, eta larunbatean, irailaren 14an, izango da aurten. Egun horretan Oiartzunen aski ezaguna den bidegorriko ekitaldia egingo dute. Altzibarren, Cadarson, abiatuko da ibilbidea, eta Karrikan amaituko dute aurtengo txangoa, ondoren bazkari herrikoia bertan egiteko. Aurreko edizioetan bezalaxe, aurtengo zitarako ere gai bat aukeratu dute antolatzaileek: Arrastoa. Lasaren arabera, antolatzen ari direnek kulturarekiko «kezka bat» partekatzen dute, gero eta arrasto txikiagoa uztearena, hain zuzen. «Ez ote diren sormen lanak berehala iraungitzen oihartzunik gabe, eztabaidarik gabe, aldekotasun edo kontrakotasunik gabe… Sortzen da, erakusten da eta kito, inolako arrastorik utzi gabe», zehaztu du.

Bidegorriko ibilbide horretan zehar, beraz, hiru errezitaldi egingo dituzte, eta lehenengoan herritarrek poemak irakurriko dituzte, baina dira edozein poema izango; dena delakoagatik haien bizitzetan arrastoa utzi dieten poemak izango dira horiek. Bigarren geldialdian Oiartzungo idazleena izango da ahotsa, eta arrastoa hitza ardatz hartuta eurek sortu dituzten poemak irakurriko dituzte. 

Eta, azkenik, hirugarren geldialdian protagonista aurten libururen bat argitaratu duten poetak izango dira. Lehenengo edizioan Harkaitz Cano idazlea gonbidatu zuten, eta argitaratzear zituen sonetoak irakurri zituen hark. Orduz geroztik, urtero, lauzpabost poeta gonbidatzen dituzte.

Irailaren hasieran argitaratuko dute antolatzaileek egitarau osoa, baina Lasak aurreratu du ostiralean Irati Jimenez idazleak hitzaldi bat emango duela bere Begiak Zabalduko Zaizkizue liburua oinarri hartuta, eta larunbatean KantagiLtza egitasmoak antolatutako Erramun Martikorenaren elkarrizketa kantaldia egongo dela. Igandean, berriz, Gotzon Barandiaranen Galbahea lanean oinarritutako ikuskizuna eskainiko dute Landetxen.

Material artistikoa sortzeko, loaldia

Bada, ordea, bidegorriarekin batera luzatu duten beste deialdi bat: Loaldi poetiko kolektiboa, Lasak performance kolektibo gisa definitu duena. Oier Guillanek Loaren Defentsan izeneko poema sorta irakurriko du eta gogoeta egingo du «loa laguntzeko» beharraz. Irakurraldiaren ondoren, hartara animatzen den taldeak elkarrekin egingo du lo Landetxen, bertako oholtza gainean.

Gaua, bada, luze joango da. Gaueko une ezberdinetan Titika Rekalt, Lohizune Telletxea eta Luix Mitxelena aktoreek poema horietan oinarritutako antzezlan piezak eskainiko dizkie lotara animatu direnei. Gainera, publikoak elkarrekin lo egiten duen bitartean Ananda Berasarte argazkilariak loaldia erretratatuko du, eta material artistiko berria sortuko du irudiekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.