Donibane kalea moztuko dute asteazkenean
Arratsaldean, ordubetez, ezingo da autorik sartu kalean.
Pasaiako Udalak jakinarazi du Donibane kalea moztuko dutela datorren asteazkenean (hilak 4). Arratsaldean izango da mozketa, 18. zenbaki inguruan dagoen arketa batean egin behar dituzten lan batzuen ondorioz. Ordubete inguruko iraupena izango duela aurreikusi dute. Bitarte horretan ezingo da autorik sartu.
Lanak bukatu bezain laster zabalduko dute kalea.