Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia zabaldu dute
Errenteriako emakumeen partaidetza soziopolitikoaren gaineko ikerlana aurkeztu beharko da bekaren XVII. ekitaldirako.
Zabalik da Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren 2024ko deialdia. Aurtengo gaia. Emakumeen parte hartze soziopolitikoa Errenterian XXX eta XXI. mendeetan izango da. Lan bakarra aukeratuko da, eta eskaerak bidaltzeko epea zabalik da jada, urriaren 15era arte.
15.000 eurokoa izango da bekaren zuzkidura, eta iraupena gehienez ere hemezortzi hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
Lanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta ezin izango dute izan halaber, tesi, tesina, ikas lan, edota txosten eta abarren parte izan, eta banaka edo taldean aurkeztu ahalko da. Proiektua, ikewrketa lana eta memoria esukaraz egin beharko dira. Bekaren gaineko informazio guztia eta deialdiaren oinarriak eskuragarri daude (hemen klikatu).
Euskaraz egindako ikerketa sustatu
Koldo Mitxelena bekak Errenteriaren gaineko ezagutza bultzatu, eta euskaraz egindako ikerketa sustatzeko hauspoa izateaz gainera, emakumeek egindako ikerketa eta bekaren izena daraman filologoa omentzea ditu helburu. 2018an hasitako lankidetza bi urtean behin egiten du beka deialdia Errenteriako Udalak UEU Udako Euskal Unibertsitatearekin batera.