Oarsoaldeko AEK-ko eskolak urriaren 1ean hasiko dira. Xenpelar AEK-k euskaltegi berrian egingo du estreinakoz ikasturte osoa.
Trintxerpeko eta Antxoko euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiatu berri dute. 'Euskera, ahoraTÚ' leloa aukeratu dute aurten, euskara ahora eraman dezaten pasaitarrek.
Errenteriako emakumeen partaidetza soziopolitikoaren gaineko ikerlana aurkeztu beharko da bekaren XVII. ekitaldirako.
Udazkenean izango dira abesbatzaren ekitaldi horiek, eta lehena hilaren 21ean izango da: Kantu Bazkaria egingo dute Artason.
Hilaren 13an, ostiralarekin, izango da Zumardian arratsaldez, 16:30etik 20:00etara.
Urriaren 5ean izango da bazkaria Tolare jatetxean. 1974an jaio eta Oiartzunen jaio edo bizi direnei luzatu diete deia.