Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia zabaldu dute

Errenteriako emakumeen partaidetza soziopolitikoaren gaineko ikerlana aurkeztu beharko da bekaren XVII. ekitaldirako.

Koldo Mitxelenaren izena darama ikerketa bekak.

Zabalik da Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren 2024ko deialdia. Aurtengo gaia. Emakumeen parte hartze soziopolitikoa Errenterian XXX eta XXI. mendeetan izango da. Lan bakarra aukeratuko da, eta eskaerak bidaltzeko epea  zabalik da jada, urriaren 15era arte.

15.000 eurokoa izango da bekaren zuzkidura, eta iraupena gehienez ere hemezortzi hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Lanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta ezin izango dute izan halaber, tesi, tesina, ikas lan, edota txosten eta abarren parte izan,  eta banaka edo taldean aurkeztu ahalko da. Proiektua, ikewrketa lana eta memoria esukaraz egin beharko dira. Bekaren gaineko informazio guztia eta deialdiaren oinarriak eskuragarri daude  (hemen klikatu).

Euskaraz egindako ikerketa sustatu

Koldo Mitxelena bekak Errenteriaren gaineko ezagutza bultzatu, eta euskaraz egindako ikerketa sustatzeko hauspoa izateaz gainera, emakumeek egindako ikerketa eta bekaren izena daraman filologoa omentzea ditu helburu. 2018an hasitako lankidetza bi urtean behin egiten du beka deialdia Errenteriako Udalak UEU Udako Euskal Unibertsitatearekin batera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.