Baratzeko plangintzak egiteko aukera, Furgobaratzaren laguntzarekin
Hilaren 10ean iritsiko da Furgobaratza herriko baratze parkera. Baratzeen plangintzaren gaineko doako tailerra emango dute.
Kutxa Fundazioaren Furgobaratza Lezoko Baratze Parkean izanen da hilaren 10ean (asteartea). 18:00etatik 19:30era jasoko ditu bertako erabiltzaileak, haien kezkak eta ekarpenak aintzat hartzeko. Gainera, bisitarekin batera, doako tailer bat emango diete parkean baratzea dutenei, nahiz hala nahi duten guztiei. Baratzeko plangintza, errotazio eta asoziazioak du izena tailer horrek.
Furgobaratzaren gaineko informazio gehiago nahi dutenek, balia dezatela esteka hau.