Jarduera guztiak doakoak dira, baino Sukaldian, paddle surf, 5 ateen bila eta Errenteriako altxorrak ekintzetan eman behar da izena aurretik.
Irailaren 17an izango da aurkezpena, eta hitzordua Oiartzunen izango bada ere, inguruko herrietako familia ugariei ere luzatu diete deia.
Eskulanetako ikastaroa eta adin nagusiko pertsonei egokitutako yoga ikastaroa dira tailerrak. Izena eman daiteke dagoeneko bietan.
Herri bazkarirako txartelak salgai daude Xenpelar AEKren euskaltegian bertan eta Arkaitza tabernan, 20 euroan.
Oarsoaldea Garapen Agentzia lau langaberen bila dabil, Baserri Berri egitasmoaren bitartez egurgintzaren ofizioan trebatu, eta lanerako aukera izateko.
Formakuntza saioak irailaren 18an, azaroaren 20an eta urtarrilaren 22an izango dira, 18:00etatik 21:00etara, Landetxe Kultur Aretoan.
Ohiko eskaintzan zain, ikastaro eta tailer berrietan parte hartzeko aukera izango dute lau barrutietako emakumeek. Asteartean zabalduko dute izena emateko aukera.
Hilaren 10ean iritsiko da Furgobaratza herriko baratze parkera. Baratzeen plangintzaren gaineko doako tailerra emango dute.