Zurgintzan trebatzen hasteko aukera, Baserri Berri egitasmoarekin
Oarsoaldea Garapen Agentzia lau langaberen bila dabil, Baserri Berri egitasmoaren bitartez egurgintzaren ofizioan trebatu, eta lanerako aukera izateko.
Baserri Berri egitasmoaren bitartez, Oarsoaldeko lau langabek aukera izango dute zurgintzaren eta egurgintzaren ofizioak ezagutu, ziurtagiri profesionala lortu, eta horretan lanean hasteko hala suertatzen bada. Izan ere Oarsoaldea Garapen Agentziak lau pertsona langaberen bila dabil egitasmoarekin bat egin, eta ofizioa ikasiz egurgintzan trebatzeko.
Lanbidea Nafarroako Urdazubin ikasiko dute hautatuak direnek. Egurgintza lanbidea ikasteko irailaren 26tik 2025eko ekainera bitarteko epean izango dira han lau kideak. Han diren bitartean, astelehenetik ostiraleroko jardunaldiak egingo dituzte ikasleek, eta gastuak (ostatua, otorduak…) ordainduta izango dituzte. Gainera, hilabetero 400-450 euroko bekak jasoko dituzte. Urdazubira joateko doako garraioa izango dute, Irundik abiatuta. Ikastaroa bukatzen dutenek 1. eta 2. mailako ziurtagiri profesionalak eskuratuko dituzte, enpresetan praktikak egingo dituzte, eta baserri baten birgaitzean parte hartuko dute praktika moduan. Enplegu teknikari baten laguntza izango dute une oro. Gainera, sektore horretako errealitatea ezagutzeaz gain, euskara, frantsesa edo gaztelania ikasteko aukera izango dute partaideek.
Plaza mugatuak dira. Aurkeztuko diren eskaera guztien artetik lau aukeratuko ditu Oarsoaldeak. Izena emateko bideak honakoak dira:
- Telefonoz: 943 51 02 00 deituta.
- Posta elektronikoz.
- Informazio gehiagorako webgunea (sakatu hemen).