Asteburuan, Altamirako festak
Ostiraleko arratsaldetik igandera bitartean bada zer egin Altamira auzoan. Haur, gazte eta helduentzako ekitaldiak daude.
Santakrutzen beroketarako aukera paregabea asteburuan Altamira auzoan. Festak izango dira berriz ere, Altzate Auzo Elkarteak antolatutakoak. Bihar (ostirala) arratsaldean hasiko dira, eta igandean bukatu. Bitarte horretan izango da zer egin Lezo goialdeko auzoan, haur, gazte nahiz helduentzako egitarauarekin.
Ondoko zerrendan, egitarau oso-osoa.
Hilak 6, ostirala
- 17:00. Apar festa frontoian.
- 19:30. Txupinazoa, eta erraldoi eta buruhandiak Tomas Garbizu kalean zehar.
- 20:00. Sardina jate auzo elkartean, Gorka ta Mahastik gidatua.
- 23:00. Zezen suzkoa auzo elkartean.
- 23:30. Anonimos eta Ezinezkoa taldeen kontzertua.
Hilak 7, larunbata
- 10:00. Umeentzako jolasak frontoian.
- 13:00. Patata tortilla txapelketa auzo elkartean.
- 15:30. Mus txapelketa auzo elkartean.
- 16:00. Umeentzako jolasak frontoian.
- 19:30. Txupinazoa eta erraldoiak nahiz buruhandiak Tomas Garbizu kalean zehar.
- 21:30. Herri afaria auzo elkartean.
- 23:30. Dantzaldia DJ Jesusekin.
Hilak 8, igandea
- 11:00. Meza hildako bizilagunen oroimenez.
- 12:00. Txupinazoa eta familia danborrada Altzate Auzo Elkartetik hasita.
- 16:00. Tute txapelketa.
- 19:00. Mahai tenis txapelketa.
- 19:30. Txokolatada, eta jaiak bukatzeko zezen suzkoa.