2024/9/5

Online jarri dute 'Oiartzun 2024' urtekaria

200 orrialdeko urtekarian oiartzuarrei egindako elkarrizketak eta herriko talde eta eragileen ekimen zein albisteak irakurri daitezke.

Oiartzungo Poesia Egunen egitaraua aurkeztu dute

Hilaren 13tik 15era izango dira Oiartzungo Poesia Egunak. Hiru eguneko jardunaldia izango bada ere, fokua loaldi poetikoan jarri dute.

Oiartzungo Ohorezko Erregionalek asteburuan jokatuko dute

Emakumezkoek Intxaurdiren aurka jokatuko dute partida; mutilek, berriz, Ostadarren aurka. Larunbatean izango dira partidak.

Kontxako Bandera

Udala ere Hibaikazale

Hibaika Arraun Elkarteak herritar guztiak deitu ditu herriko arraunlariak animatzera eta horretarako, balkoi eta leihoetan arraun taldearen ikurra jartzera.

auntxa

Auntxa Trikitixa Eskolak izen ematea zabaldu du

Trikitia eta panderoa ikasteko aukera eskaintzen dute. 6 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroak dira.

Txost-luzean

Enrique Abril Errebote Txapelketarekin hasiko da denboraldi berria

Asteburuan hasiko da lehiaketa ofizialen 2024-25 denboraldia, eta ondorioz, Txost pilota taldeak ere ikasturteko lehen partidak jokatuko ditu.

Erremonteaz gozatzeko aukera bikoitza Antxon

Erremontari Herriz Herri jaialdiak geldialdia egingo du Pasaian hilaren 15ean. Lehen mailako bi partida jasoko ditu Antxoko Ibaiondo pilotalekuak.

Udal igerilekuetan igandean bukatuko da udako denboraldia

Hilaren 9tik aurrera—astelehena— neguko ordutegia jarriko dute martxan udal kirol instalazioetan.

Langile gazteak kontratatzeko Lanbideko laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da. Kontratatutako pertsonek 30 urte baino gutxiago izan behar dituzte.

Asteburuan, Altamirako festak

Ostiraleko arratsaldetik igandera bitartean bada zer egin Altamira auzoan. Haur, gazte eta helduentzako ekitaldiak daude.

Gehiago