Online jarri dute 'Oiartzun 2024' urtekaria

200 orrialdeko urtekarian oiartzuarrei egindako elkarrizketak eta herriko talde eta eragileen ekimen zein albisteak irakurri daitezke.

Xanistebanak igarota, herriko saltoki ezberdinetan salgai zegoen Oiartzun 2024 urtekariaren ale digitala jarri dute eskuragarri.

Interneten zintzilikatu berri dute orain herriko 53 idazleren artan “mimo handiz” idatzi duten liburua. Liburuak dituen 200 orrialdeetan, aipagarri izan diren oiartzuarrei egindako elkarrizketak, herriko talde eta eragileen ekimen eta albisteak irakurri daitezke. Bederatzi atal ditu urtekariak: elkarrizketak, historia, seme alabak, kultura, kirola, irakaskuntza, herriko eragileak, albiste aipagarriak eta argazki zaharrak.

Udalaren webgunean eta Issuu plataforman dago irakurgai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.