Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Kontxako Bandera

Udala ere Hibaikazale

Hibaika Arraun Elkarteak herritar guztiak deitu ditu herriko arraunlariak animatzera eta horretarako, balkoi eta leihoetan arraun taldearen ikurra jartzera.

Hibaika Arraun Elkartearen bandera udaletxeko balkoian. Argazkia: Hibaika Arraun Elkartea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/09/05

Udaletxeko balkoi nagusian zintzilik da atzotik Hibaika Arraun Elkartearen bandera. Igandean Kontxako Banderaren bigarren estropada jokatuko da eta bertan ariko dira lehian Madalen ontziko emakumeak. Errenteria-Oreretako arraun klubak eskaera egin zion udalari bandera zintzilik jartzeko eta arraunlariei hitzordu garrantzitsuari begira babesa erakusteko.

Eskaera hori bere egin dute udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek eta aho batez onartuta atzotik da bandera udaletxeko balkoian. Horren bidez babesa erakustearekin batera, zorterik onena opa diote Madalen ontziko eskifaiari.

Errenteriako Udalari egindako eskaera, herritar guztiei zabaldu die Hibaika Arraun Elkarteak: “Herritar guztiak deitu nahi ditugu gure arraunlariei babesa erakustera eta horretarako, Hibaikaren bandera leiho eta balkoi guztietan jartzera animatu nahi ditugu”. Hibaikaren ikurrez lepo nahi dute herria, Hibaikaren arraunlariei bultzada emateko.

Horrekin batera, eta estropada eta haren bueltan sortzen den giroa zuzen-zuzenean bizi nahi dutenentzat ere egin du plana Hibaikak. Aurrekoan egin bezala, igande honetan ere, Marea Beltza Donostian izango da herriko arraunlariei hauspoa ematen. Bat egin nahi dutenek, 09:30ean azaldu behar dute Portaletasen.

Ondoko bideoa Hibaika Arraun Elkarteak sare sozialetan zabaldutakoa da, igandean Marea Beltzarekin bat egitera deitzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.