Jantzi dituzte zapatilak
Astelehenean hasiko du CAR Errenteriako Atletismo Taldeak denboraldia 18:00etan Beraungo atletismo pistan.
Zapatilak soinean dituzte jada Errenteriako atletismo Taldeko kideek eta gogoz ekingo diote denboraldi berriari. Astelehenean izango da hori, hilak 9. Elkartearen aurkezpena egingo dute Beraungo atletismo pistan 18:00etan.
Aurkezpen ekitaldia aukera paregabea izango den zalantzarik ez dute arduradunek, “taldeak eta begiraleak ezagutzeko”.
Lasterka hasi nahi baina oraindik izena eman ez dutenak ez dabiltza gainera beranduegi, “talde guztietan dago aukera probatzeko konpromisorik gabe”.
Atletismo Eskolako kategorien araberako ordutegiak honakoak dira: Benjaminak (2015-2016) asteazken eta ostiraletan 17:30etik 18:30era; Kimuak (2013-2014) astearte eta ostegunetan, 17:15etik 18:15era; Kimuak, asteazken eta ostiraletan, 17:30etik 18:30era; Haurrak (2011-2012), astelehen, astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:30era.
Adin txikiko fe3deratuak eta 55 urtetik gorako masterrak, astelehen,a stearte eta ostegunetan 17:30etik 19:00etara eta astearte, ostegun eta ostiraletan, 17:30etik 19;:00etara. Running taldea, astearte eta ostegunetan ariko da 19:00etatik 20:00etara.
Entrenamendu funtzionaleko taldeak berriz, astelehen eta asteazkenetan izango dira 09:30ean, 17:30ean, eta 18:30ean.